Euskadiko eta Nafarroako Foruak FPEV, Euskal Probintzien eta Jaime Ignacio del Burgo,afarroako foruen inguruan gertaturiko gorabeheren historia osoa (Erregimen Zaharra erori zenenetik, 1978ko Konstituziora arte) aztertzen du, era zehaztu eta objektiboan, Jaime Ignacio del Burgo aditu ezagunaren laguntzarekin, “Euskadiko eta Nafarroako foraltasunaren epopeia” liburu berriaren bitartez.

Autore honek, urte ugari eman ditu gaia ikertzen eta horren inguruan liburu batzuk argitaratu ditu. 1968an “Nafarroako foru-erregimenaren jatorri eta oinarria” atera zuen eta, beranduago, etapa zehatz bat aztertu zuen 2010ean argitaraturiko “Cánovas eta kontzertu ekonomikoak, euskal foruen agonia, heriotza eta berpiztea” liburuan.

FotoGernikaBaina Nafarroako foraltasunari dagokionez, Jaime Ignacio del Burgok duen biografia eta bizipenak, jakitun bezala dituen ezagupenetatik baino askoz haratago doaz.

Autorearen ustez, Nafarroa eta Euskal Probintziak eragin zituen “foru-arazoa”, 1812ko Konstituzioa sortu zen une berberean jaio zen. Izan ere, Konstituzio horrek Espainiako Monarkiaren antolaketa zentralizatu eta uniformea ezarri zuen, Nafarroako Erresuma zaharrarekin, eta baita Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foraltasunarekin, bateraezina zena. Hiru gerra karlistetatik bi, 1833-1840koa eta 1872-1876koa, Nafarroa eta Euskadiko foruen krisiaren eraginez gertatu ziren, neurri handi batean.

Cádizko Konstituzioak gaur ezagutzen dugun Estatu-nazioaren oinarriak ezarri zituen. Bere testuetan adierazten zenez, Nazio espainiarra “hemisferio bietako espainiar guztien batasuna da” (1. artikulua) eta “Nazio espainiarra askea eta independentea da, eta ez da eta ezin daiteke familia edo pertsona baten ondasuna izan” (2. artikulua). Ildo horretan, Konstituzioak hurrengo hau aitortzen zuen 3. artikuluan: “subiranotasuna nazioan dago eta, arrazoi beragatik, nazioari bakarrik dagokio funtsezko legeak ezartzeko eskubidea”. Horrela, 1812an absolutismo monarkikoa bukatu zen. Erregeak, beraz, subiranotasuna galdu zuen. Aurrerantzean, legea, sufragioz hautaturiko Gorteek ordezkaturiko Nazioaren borondatearen esku geratu ziren.

Aurreko adierazpen guztien kontra ezer gutxi esan daiteke. Ostera, gaitzetsi daiteke Cádizko konstituziogileek, Nazio espainiarra argitzeko helburuz, Konstituzioa eredu guztiz zentralizatzaile baten bitartez zuzenduriko Estatu bati lotu izana. Cádizko konstituziogileek irmoki sinesten zuten zentralizazioa eta aurrerapena banatu ezineko kontzeptuak zirela.

Cádizko konstituzionalismoaren garaipena, beraz, Nafarroak eta Euskal Probintziek foraltasuna galtzea suposatu zuen. Baina iraultza liberala ez zen egun batetik bestera nagusitu.

Independentzia gerra bukatu eta Fernando VII.a berrezarri zenean, 1812ko Cadizko konstituzio liberala baliogabetu zuen. Horrek Riego jeneralaren matxinada piztu zuen (1820) eta, ondorioz, Fernando VII.a berriro ezartzeko gerra etorri zen, 1823an errege absolutuaren “askapenarekin” amaitu zena. Beranduago hiru gerra karlistak iritsiko ziren (1833-1840koa, 1848-1849koa eta 1872-1876koa), erregimen liberalaren ezarpena 1876 arte ekiditea lortu zutenak. Urte horretan, ordea, Konstituzioaren aldarrikapenarekin batera behin betiko ezarri ziren.

Iskanbila politiko tragiko hauen erdian, Nafarroak erresuma izateari utzi zion behin betiko 1841an. Prozesu hori Lege Itunduarekin (1939ko Foruak baieztatzeko Legearen alaba zena) pixka bat bigundu zen eta “probintziak” administrazio eta ekonomiarako autogobernu erregimen berezia lortu zuen. Euskal Probintziek lortu zuten hasiera batean Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foruetan konstituzionalismoaren eragin kaltegarria ekiditea (zailtasun askorekin, noski). Baina hirugarren gerra karlista bukatzean, 1876ko Legeak euskal foraltasuna suntsitu zuen. Hala ere, Foruak ordezkatzen zituen Kontzertu Ekonomikoen erregimena eratu zen, denbora pasa ahala probintzien garapen soziala eta ekonomikoa kudeatzeko tresna garrantzitsua bilakatuko zena.

Dena den, bai Nafarroa bai Euskadin “foruak berreskuratzearen” alde borrokatzeko grina piztuz joan zen, botere zentralak Foruak bere osotasunean berrezarri zitzan. XIX. mendearen amaieran sortu zen pentsaera hori eta intentsitate handiz garatu zen XX. mendearen lehenengo herenean.

Fronte eusko-nafar bateratua sortzeko saiakera ugari egon ziren, Gobernuarekin foruen berrezarpena negoziatzeko. Eta horrela izan zitekeen, XIX. mendearen azkeneko urteetan euskal nazionalismoa agertu ez balitz, zeinak euskal nazio independentea sortzeko azkeneko helburua duen.

1978ko Konstituzioa izan zen foru-arazoarekin amaitu zuena. Honek, lurraldeen eskubide historikoak aintzatetsi zituen eta foruak berreskuratzeko aukera eman zien. Nafarroak baino ez zuen hori onartu eta Estatuarekin itun berri bat negoziatu zuen, 1982ko Legearen bitartez, Foru Araubidea Berrezarri eta Hobetzekoa, ordenamendu juridikoan sartu zena. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiak, aldiz, ez zuten hori onartu. Horrela, 1979an Autonomia Erkidegoa sortu zuten, Espainiako Konstituzioaren esparruan, non Euskal Herria den estatutugilea eta Euskadi edo Euskal herriaren botereak dituena.

“Euskadiko eta Nafarroako foraltasunaren epopeia” foru-arazoari buruz dihardu, hau da, 1812an sortu zen arazo politiko latza eta 1978ko Konstituzioan konponbidea aurkitu zuena. Euskal probintzietan 1979an bukatu zen arazoa, autonomia konstituzionalari esker, eta Nafarroan, 1982an, foruak berreskuratu zirenean.

 

accesoForuen indargabetzetik Franco arte 

accesoKonstituzioa, Foruen Berreskuratzea eta Euskal Estatutua.

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos