Zentro-eskuina Euskadin

 

 

centroderecha

Europako Alderdi Popularra, Europar Batasuneko mugimendu politiko eta ideologiko handiena da, maila politiko guztietako ordezkari kopuruari, zein ikuspegi ideologikoari dagokionez. Baina Euskadin, bizi izan dugun terrorismo egoera dela eta, ez da bere joera politiko eta ideologikoa horrenbeste aditzera eman, eta alderdia ezezagun handia bilakatu da.

Horregatik, Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularra gaur egun Alderdi Popularrak eskaintzen duen aukera egituratu duten zentro-eskuineko joera ez nazionalista defendatu duten pertsona nabarmenen eta euren jatorriari buruzko ikerketa eta argitaratze programa jarri du abian.

Hasteko, Fundazioak Euskadiko eskuinaren historia globala aztertzeko lehenengo saiakera bultzatu du, Pedro José Chacón Delgadok (1) argitaraturiko liburuaren bitartez: “Noblezia askatasunarekin, euskal eskuinaren biografia”, Cádizko Gorteetatik Espainiako Trantsizioaren hasierara arte igarotzen den lana.

Bertan, lehenik kideen zerrenda eta ekoizpen ideologikoa ahalik eta gehien zehazten saiatzen da autorea. Horretarako, bere korronte guztietan Euskadiko eskuinaren parte nabarmen izan diren 64 politikari eta intelektualen fitxak osatu ditu. Lan honek, euskal eskuinari buruz mintzatzeko gidalerro teoriko eta metodologikoak ezartzen ditu, garai eta esparru politiko jakin baterako, zeinean ikertzaile gehienek euskal nazionalismoaren sustraiak baino ez dituzten bilatu. Era berean, kontzeptu-nahasketa hau aztertzen du, “euskal aurrenazionalismo teoria” izenekoa, eta horren ondorio garrantzitsuena: euskal historia politikoaren sektore garrantzitsuetako bat, eskuin liberal-kontserbadore eta tradizionalista hain zuzen ere (XIX. Mendean zehar euskal ikuspegi politikoan nagusi izan zen sektorea, sasoi hartako espainiar eskuina bezalaxe), ezkutatu edo desitxuratu izana. Hainbat aspektu eta interes zituzten komunean euskal eta espainiar eskuinak garai hartan, Koroaren defentsa edo iragan historiko komunari dagokionez. Baina desadostasunak ere bazituzten; izan ere, foruen defentsa euskal eskuinaren kultura politiko propio eta nabarmena izan da bere historia guztian zehar.

Ikuspegi honetatik, askoz hobeto uler daitezke tradizioarekin guztiz hautsi zuen euskal nazionalismoaren sorrera, nahiz Trantsizioarekin batera euskal eskuinak pairatu zuen injustizia historikoa, hau da, bere identitate historikoaren jatorri diren korronte ezberdinen artetik, korronte zehatz batekin soilik parekatuta geratzea (gutxiengoan zegoen korrontea, gainera): korronte frankista.

 
  

 

accesoGure hastapenak (Noblezia askatasunarekin)

 

accesoDonostiako "Euskal Erria" aldizkaria

 

 

 

 

 (1)   

(Bilbo, 1964). Pentsamendu Politikoaren Historiaren irakaslea da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Hurrengo liburuak argitaratu ditu: “La identidad maketa” (2006), “Perdí la identidad que nunca tuve: el relato del País Vasco de Raúl Guerra Garrido” (2010) eta “Historia y nación: Costa y el regeneracionismo en el fin de siglo” (2013). Sabino Arana Goiri eta euskal nazionalismoaren jatorrian aditua da eta hainbat lan argitaratu ditu gai horren inguruan “Letras de Deusto” aldizkarian. UPV-EHUko “Iberconceptos” ikerketa-taldearen kide da. Zutabegilea da Bilboko “El Correo” eta Donostiako “El Diario Vasco” egunkarietan.

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos