Abian jarri zirenetik eztabaida handiak sortu dituzte Euskadiko Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Itunak. Baina, aldi berean, euren jatorria eta garapena ezezagun handiak dira. 

 

¿Eskubidea edo Pribilegioa?

 

Jaime Ignacio del Burgo, foru- eta autonomia-sistemaren aditu handienetako bat, Kontzertu Ekonomikoen sorreraren ikuspuntu historikoa azaltzen digu, hurrengo lerroetan kopiatu dugun bere lanaren zati baten bitartez:

 

CÁNOVAS ETA KONTZERTU EKONOMIKOAK


Antonio Cánovas del Castillo estatu-politikari handia bezala pasatu da historiara. 1874ko Monarkiaren Berrezarpenaren egile nabarmena izan zen, nola edo hala berrogeita hamar urtez mantendu zen erregimena.

Euskaldunek, ez dute Cánovasen figura gustuko, euskal foruak indargabetzeko 1876ko uztailaren 21eko Legea sustatu zuelako. Baina oso gutxik dakite berak ezarri zuela Kontzertu Ekonomiko erregimena, egungo euskal autonomiaren oinarria.


Euskal foruen agonia, heriotza eta berpizte istorioa da hau. Agonia horrek 1812ko Konstituzioaren ikuskera zentralistan du jatorria. Probintziek, hala ere, mende erdiz lortuko zuten foraltasuna mantentzea, zailtasun handiak izan arren.


1876a euskaldunentzako zorigaitzeko urtea izan zen. Gehienek Karlos VII.aren altxamenduaren alde egon ziren, baina Cánovasen “ehun mila” semeek menderatu zituzten. Irabazleek orduan Foruak deuseztatzea eskatu zuten. Cánovasek, aldiz, erdibide bat bilatzen saiatu zen; ez zuen foruekin bukatu nahi, baizik eta Estatuaren gastu komunei laguntzetik eta soldadutzaren zerbitzutik salbuesteko eskubideak ezabatu. Euskadiko liberalekin baldintza horiek negoziatzen saiatu zen, eurek hartu baitzuten herrialdea ordezkatzeko aukera. Baina “dena edo ezer” politika hartu zuten. Beraz, 1877 bukatzear zegoela, Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak indargabetu zituen.


Marcelino Oreja Aguirrek hitzaurrean adierazten duenez, “liburu hau ezinbestekoa da Euskal Probintzia eta nazio osoaren bizitza politikoa mende bat baino gehiagoz baldintzatu zuen gai honetaz gehiago ezagutzeko. Lan honetan, Foruak berpiztu eta Euskal Herria aintzatetsi zen arren (1978ko Konstituzioan oinarritzen den Gernikako Estatutuari esker), izuaren bidez euskal herritarren borondate askea okertzen zorpetzen direnen zentzugabekeria agerian jartzen da.”

 

 

CANOVAS Y LOS CONCIERTOS ECONOMICOS

logopdfJAIME IGNACIO DEL BURGO, LAOCOONTE EDITORIAL, 2010canovasylosconciertos

ISBN 9788495643308

 

 

accesoCÁNOVAS ETA KONTZERTU EKONOMIKOAK.

 

accesoAutonomia mailako Finantzaketa.

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos