Bazkide-lagunek hurrengo abantailak izango dituzte: primizian Fundazioaren jarduera eta ekintza publikoen berri izateko aukera, ekintza publikoetarako presentzia erreserbatzeko lehentasuna, argitalpenetan beherapenak, internetetik dokumentazioa eta agiriak deskargatzeko aukera, iradokizun eta komentarioekin parte hartzea, eta izaera historikoko fondoen digitalizazio programan esku hartzea.

Fundazioaren jarduera garrantzitsuenetako bat erakunde publiko eta pribatuen kultura, gizarte, ekonomia eta historiari buruzko familia-fondoak berreskuratu eta digitalizatzea da. Honen helburua, Euskadi eta Espainiako historia politiko, sozial, kultural eta ekonomikoa (zeinean euskal zentro-eskuin ez nazionalistak XIX. mendetik aurrera garrantzi nabarmena izan duen) aztertzeko dokumentu-basea garatzea da.

Ildo honetan, Fundazioak Euskadi eta Espainiako historian nabarmenak izan diren idatzizko dokumentuak edo argazkiak batzeko eta digitalizatzeko zerbitzua aurkezten du, dohainik, horien adskripzio politikoa kontutan hartu barik, zenbat eta iturri gehiago izan orduan eta aberatsagoak izango baitira gure artxiboak. Zerbitzu hori, jabeen gordailu eta komunikazio publikoaren baldintzetara egokituko da.

 

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos