Askatasun indibiduala pertsona bakoitzari aurrera egin, mugak gainditu eta bizitza bere erabakien inguruan antolatzeko aukera ematen dion balioa da.

Askatasun indibiduala baliatuz, eta pertsona bakoitzaren berezitasunarekiko errespetuaren bitartez, gizarte osoak hobera egiten du.

Ustezko eskubide kolektibo batek, inolako garai edo zibilizaziotan existitu ez dena, ezta gaur egun ere, ezin du inoiz pertsonen askatasuna mugatu edo bere gainetik egon.

Trantsizio politikoa hasi zenetik, duela 35 urte baino gehiago, euskal gizartea izugarri eraldatu da. Egungo errealitate politiko eta soziala estereotipo nazionalistatik oso urrun dago eta pluralismoa da, aldiz, bere bereizgarririk nabarmenena.

Era berean, azken mende laurdenean, gure autogobernurako instituzioak sendotu dira eta biztanleriaren konbentzimendu demokratikoa hazi egin da. Errealitate honen adierazle dugu, herritarrek hauteskundeetan aukera moderatu eta autonomisten alde egindako apustua.

Gaur egungo euskal gizartea demokraziaren historian nazionalismotik eta erradikalismotik urrunen dagoena da; bere uste eta xedeetan Espainiako gizarteari homologagarria den gizartea, terrorismoa gainditu eta bakea lortzeko borondatean irmoa; bakea askatasunean, arau demokratikoen babesean.

Urte gehiegitan zehar Euskadi salbuespena izan da herritarren legearen aurreko berdintasun printzipio orokorrean, Zuzenbideko Estatuarekin guztiz bateraezina dena.

Urte gehiegitan zehar Euskadin talde jakin batzuek legeak sistematikoki urratzen ibili dira, ia inpunitate osoz. Horregatik, gizartea babesik gabe sentitu da maiz eta denbora gehiegi pasa izan da giza eskubideei eta herritarren askatasunari egindako erasoek beharrezko erantzuna jasotzeko.

Alderdi Popularreko Gobernuen ekintza irmoak, Segurtasun Indarren jokabideak, nazioarteko lankidetzarako koordinazioak eta euskal eta espainiar gizartearen mobilizazioak, Euskadiko jarduera totalitario eta kriminalen beheratzearen abiapuntu izan dira. Eta jarduera horien bukaera gure aurrean dugu orain.

Baina urte latzak eta mingarriak izan dira, eta askorentzako oraindik gogorrak dira.

Exageratu edo okertzeko beldurrik gabe esan daiteke Espainia eta Euskadiko zentro-eskuina euskal gizarte eta errealitatean isilarazten eta bere presentziari uko egiten saiatu ez ezik, momentu jakin batzuetan erakunde eta adierazpen politiko bezala suntsitzen ere saiatu direla. Europako pentsamendu korronte eta erakunde politiko garrantzitsuenetako bat, Europa garatuaren bihotzean ezetsia.

Euskaldun bezala dugun iragana deuseztatzen saiatu dira, gure oraingo garrantzi politikoa baztertu nahi dute eta batzuek etorkizuna ere kendu nahiko ligukete, Europan nagusia den pentsaeraren errealitatea ezetsi egiten duten zitalkeria eta sektarismo maila berdinarekin.

Baina asko kostatu zaigu eta oraindik kostatzen zaigu pertsonen eta familien askatasunaren pentsamendua eta legearen aurreko eta zuzenbidearen estatuarekiko errespetua lortzea, demokraziaren era eta arauei nahiz eskubide eta betebeharretan herritar guztien legearen aurreko berdintasunari dagokionez. Inork ez digu hori oparitu.

Hala ere, Legearen menpeko Estatu demokratiko bat ezarri eta garatzeko ahaleginak, Espainiako herritar guztien askatasuna eta berdintasunaren babesean, oztopo eta oposiziorik handiena izan du Euskadin historikoki. Eta hori finkatzeko, beharrezkoa da, oraindik, Estatu demokratikoa edo eredu iraultzailearen porrota inoiz onartu ez dutenen hegemonia politikoa gainditzea.

Garai gogor hauetan ezin izan dugu gure hauteskunde jarduera garatu eta osatu. Baina baldintza latzenetan erakunde politiko bat bultzatu eta finkatu dugun bezala (gaur egungo Euskadiko jokaleku politikoan ukatu ezin den errealitate nabarmena dena) gure borondate irmoa da gure espektro ideologikoaren korronte politiko garaikideak Euskadiko singularitate politikoari eta pluralitateari egokitzeko eta garatu ahal izateko tresnak eratzea, euskaldun guztien arteko erabateko elkarbizitza askatasunean erdiesteko bidean.

Horretarako sortu da Fundazio hau eta horregatik gonbidatzen zaitugu zure ideia, ekarpen eta laguntzarekin parte hartzera.

 

Carlos Olazabal

Director de la Fpev.

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos