Rafaela Ybarra Arámbarri

Bilbon jaio zen 1843ko urtarrilaren 16an, Bilboko burgesia berriaren (hau da, XIX. mendearen erdian industria iraultzarekin batera sortu zen klase soziala) familia nabarmenetako batean.

Rafaela Bilbon ezkondu zen, 1861an, José Vilallonga Gipuló ingeniari kataluniarrarekin, Bizkaiko Labe Garaien sorrera eta lehenengo hedakuntzan ezinbestekoa bihurtu zen pertsonaia.

Bere izaera xehea eta eskuzabala zela eta, oso gaztetatik Bilboko pertsona txiroen arazoak konpontzeko asmoa izan zuen Rafaelak. Bere gaztaroaren lehenengo urteak eta ezkondu osteko hurrengo hamar urteetan jarrera apala eta atsegina erakutsi zuen. Bere gizarte-taldeko beste edozein gazte bezala, festak, bilerak, antzerkia eta eduki sozialeko afariak okupatu zuten bere agenda, Bilbon gertatzen ari zen immigrazio arazo larria konpondu behar zuela ulertu zuen arte. 1894an, “Ángeles Custodios” erlijio kongregazioa eratu zuen, lurraldeko haranetatik Bilbora lan bila zetozen neskei formakuntza eta ostatua emateko helburuz. Haietako askok prostituzioan ez bukatzeko, bilbotar ezberdinen kontzientziak mugiarazi zituen, konponbide baten bila. 1984an Juan Pablo II.a Aita Santuak, Beata izendatu zuen Rafaela.

Rafaela 1900an hil zen, santutasun ospearekin. Bere lana erabilgarria izaten jarraitzen du gaur egun eta munduko hainbat lekutan erlijio-zerbitzua ematen du.

FPEV Rafaela beataren artxiboa digitalizatu zuen erlijio Kongregazioarekin batera. Bere senarra José Villalonga eta seme-alabei (eta alderantziz) bidalitako 2.400 gutunek eta 8.300 dokumentuk osatzen dute artxiboa. Bilboko hiriko 1881 eta 1900 arteko garaia hartzen du barne. Nahiz eta fondoak XIX. mendearen bukaeran “Ángeles Custodios” eskolaren sorrerari buruzko dokumentu batzuk ere biltzen dituen, aurrean adierazitako eskutitzek dute garrantzirik handiena. Izan ere, eskutitz horiek garaiko burgesiaren bizitzeko modua erakutsi ez ezik, gizarteko gai batzuei buruzko informazioa ere eskaintzen digu, politika eta gizarte arloan Bilboko historian ezaguna den garai batekoak baina gai jakin horietan informazio historiko zehatza ez duena.

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos