vidasrotas

Liburu erabilgarriak, beharrezkoak eta ezinbestekoak daude, honako hau bezala, terrorismoaren biktimen vademecum bat. Bertan talde terroristaren 857 hildakoen biografiak zehazten dira. Hala ere, liburua argitaratu eta gero, ETAk bere azken hilketa burutuko zuen Pariseko hego-ekialdeko udalerri batean Jean Serge Nérin jendarmeari heriotza emanez, 2010eko martxoaren 16an.
Florencio Domínguez, Rogelio Alonso eta Marcos García Rey autoreek hilabete ugari eman dituzte obra idazteko ikerketa eta dokumentazio lanak egiten; Raúl del Pozok esaten duenez, liburu honek “jornal mordoa dauka barruan”. Lan horren emaitza “Vidas Rotas” dugu, grina entziklopediko batekin “bizitza hautsiak” bilakatu ziren biografia guztiak biltzen dituen liburua, atentatu bakoitzaren gorabeherak, aldizkari eta egunkarietako aipamenak, hilketen autoreak eta ezarri zizkieten zigorrak zehaztuz. Hori, errudunak aurkitu zituztenean.
“Vidas Rotas”-ek ezagutzen den guztia kontatu eta ezagutzen ez den hori erakusten du, hau da, epaitu gabeko eta poliziak argitu ez dituen 300 hilketa baino gehiago daudela. Maite Pagaza Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidenteak adierazi zuenez, obra hau “hitzen monumentu bat” da. Orri hauetan Covitek hil zituzten tokietan jarri ezin izan dituen plakak daude, alkate nazionalistek baimena ukatu baitiote, Austria eta Alemaniako hirietan holokaustoko biktimak bizi izan ziren etxeetan jartzen dituzten stolperstein-ak. Espainian biktimek ez dute liburu hau baino ohore handiagorik egiten dien monumenturik, euren ‘egia, memoria eta justizia’ lortzeko xede aldarrikatzaileari forma ematen baitie. Beharrezkoa da liburu hau irakurtzea eta berrirakurtzea krimen bortitzen oihartzuna isiltzen ari den garaian. Izan ere, Miguel Ángel Blancoren hogeigarren urteurrenean ikusi ahal izan dugun bezala, ezker abertzaleko kideak erakundeetan zuritzen ari dira, Errenteriako alkatearen ereduari jarraiki, publiko artean nolabaiteko arrakasta izan zuena, biktimei barkamena eskatu zienean, inoiz egoerak eskatzen zuen bezala jokatu ez badugu, etab.
Dirudienez, hori nahikoa da arima on batzuek Mendoza guztietan jarrera aldaketa bat ikus dezaten. Baina batasunoen arazoa ez da egoerak eskatzen zuen bezala jokatu ez izatea, ez du dolumina adierazteko modua edo momentuarekin zerikusirik. Hiltzaileen konplizeak izan direla da euren arazoa, Ibon Muñoa bezala, adibidez, Eibarko HBren zinegotzia 1997an. Berak jarraitu zion Miguel Ángel Blancori arratsalde hasieran Eibarko geltokian trenetik jaitsi zenetik bere lanera iritsi arte, Eman Consulting enpresan; berak eman zien ostatua bere etxean hiru hiltzaileei, Txapote, Iranzu Gallastegi eta Geresta. Kontua ez da egoerak eskatu bezala jokatu ez zuenik, baizik eta hilketaren konplizea izan zela. Damu adierazpen benial hauetan ez dago inolako kondenarik ETAren jarduera militarrari, inolako disolbatze eskaerarik, inolako justiziarekin elkarlanean aritzeko aurretiko joerarik. Egia esan, batzuetan ez dakit zertaz hitz egiten dugun maitasunaz hitz egiten dugunean.
Orain, Terrorismoaren Biktimen Fundazioak ekimen eredugarri bat izan du hiru xede horiek betetzeko: liburuaren eskubideak erosi ditu eta interneten bitartez dohain eskaintzen dio mundu guztiari. Jaitsi ezazue. Kontsultarako liburu ezin hobea da, eta era berean, irakurtzeko bikaina. Aurkibide onomastikoan biktima baten izena bilatzea besterik ez dago, bere biografian sartzeko, edo hilketa masiboen kasuan berarekin batera hil ziren guztienean. Obra hau irakurri beharko lukete inoiz egoerak eskatzen zuen bezala jokatu ez badugu sortutako eragozpenengatik barkamena eskatzen dutenek eta jokabide horretan adiskidetu eta bakeak egiteko pauso bat ikusten duten arima on horiek guztiek.
Tira, adiskideak: etorri eta irakurri:
icono pdf

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos