rajoy

Espainiako demokraziaren hasiera puntuan geunden, zero orduan. Duda barik, trantsizioa gure gizartearen lorpen garrantzitsuenetako bat izan zen, eta baita gainontzeko munduarentzako elkartasun eta irmotasun adibidea.


Momentu horiek ere, gure herriko zentro-eskuinaren lehenengo orduak ziren. Zentroeskuin horren sortzaile ugari, ordea, gure goibeltasunerako, ohore handiz hitzaurrea idazten dudan liburuaren protagonista ahaztezinak dira. Eta liburuaren autoreak, literalki euren ezin ordainduzko sakrifizioarekin Espainian demokrazia egotea posible egin zuten gizon eta emakume horien guztien balioaren lekuko harroak dira.


Zero ordua baita ere, gaur egun den guztia ikusteko bere buruari garai hartako ispiluan begiratu behar dion Alderdiarentzako. Izan ere, ispilu zintzo horretara begiratzean, edozein ikuspuntu posibletik, Askatasuna beti gure konpromiso politikoaren sustraian egon dela ikusten dugu, beranduago Alderdi Popularra osatuko zuten edozein siglaren atzetik. Askatasuna, letra larriekin. Askatasuna, ezinbestean demokraziaren beste hitz nagusiei loturik doana: Justizia eta Berdintasuna. Eta hiru zutabe hauen gainean eraiki dira bere jatorritik Alderdi Popularraren postulatuak, pertsonak bere konpromisoaren ardatza izanda, gehiegizko dogmatismoa alde batera utziz eta subjektu eta predikatuen arteko koherentzia beti mantentzen saiatuz.


Pasa den mendeko hirurogeita hamar urteen azken aldian, guztion artean gaur indarrean dagoen Konstituzioa eraikitzen hasi ginen. Eta 1812an osatutako subjektu politikoa berreskuratu genuen: herritar aske eta berdinen nazioa. Erreferendum historiko horretan, 1978ko abenduaren 6koa, ia hamar espainoletik bederatzik aldez aurretik Gorteetan onetsitako testuaren alde egin zuten boto. Egun hartan, Pontevedran euritsu gogoratzen dudana, nazio adiskidetze-egintza burutu zen, espainolen bakean elkarbizitzeko nahia argi eta garbi adieraziz.


Baina gizarte ireki guztietan gertatzen den moduan, beti daude historia zehazten duten argi-itzalak. Hemen, argirik handiena Zuzenbideko Estatua babestu eta defendatzearen aldeko apustua egin duten horien guztien ausardia izan da, Askatasun hori Justizia eta Berdintasunarekin elkartzea lortzeko xedez. Itzalik astunena, dudarik gabe, terrorismoa izan da, gizarte irekien etsairik handiena.


ETAren terrorismoak, herritarren bizitza eta askatasunaren kontrako erasoen bitartez, elkarbizitzarekin bukatzea, demokrazia amore ematera behartu eta zatiketa inposatzea izan du helburu. Heriotza, mutilazioa eta sufrimendua eragin dizkie milaka pertsonei eta gure demokraziaren indarra mehatxupean jarri du, bortizkeriaren bitartez espainolek 1978an sorturiko konstituzio-erregimena suntsitzen saiatuz.


ETAren terrorismoaren biktimen ahaide eta lagunen testigantzak bat datoz euren egunerokotasunean nolabaiteko inflexio-puntua egon zela aitortzean; aske edo erabat mehatxupean sentitzearen arteko ezberdintasuna ekarri zuen inflexio-puntua. Eta Espainiako gizarteak ere, bere inflexio-puntua izan zuen, Miguel Ángel Blanco bahitu eta hil osteko mobilizazioan, Gobernua eta herritarrei egindako xantaia saiakera kriminalaren ondoren, zeinean herritarrak Espainia osoko bazterretan atera ziren, talde terroristari ultimatuma bueltan emateko. Jada izua ez zen nahikoa; mehatxuek ez zuten balio, ez xantaiak, ezta indarkeriak ere. Inflexio-puntu horrek ETAren porrot soziala suposatu zuen. Eta porrot hori gauzatzen hasi behar zen.


José María Aznarren ondoz-ondoko gobernuen garaian, funtsezkoa terrorismoaren aurkako borrokan, zeinean beste eginkizunen artean Barne Arazoetako Ministerioaz arduratu nintzen, lan hori egin beharra zegoen: talde terroristaren porrota gauzatzea bukaerako elkarrizketarik gabe, elkarrizketa horiek amaierarik ez egotea besterik ez bailukete suposatuko.


Gure subjektu eta predikatuen arteko koherentzian, beti izan dugu argi eta garbi bukaera posible bakarra biktimak garaile bezala eta terroristak garaitu gisa aurkezten duen hori dela. Eta zentzu horretan, Gobernu urte horietan zehar, funtsezko bost ardatzen inguruan oinarritu genuen gure politika antiterrorista arrakastatsua: Lehenengo eta behin, irmotasun demokratikoa; horrek suposatzen du edozein prezio politiko ordaintzeari edo inolako xantaiaren aurrean amore emateari uko egitea. Bigarrenik, Zuzenbideko Estatuaren sendotasuna; irmotasunez sinesten dut lege demokratikoan eta bere aplikazioan iruzur, inpunitate edo desafiorako inolako lekurik gabe. Jakina, nazioarteko lankidetza ez zen bakarrik eraginkortasun kontu bat, baizik eta baita eskakizun morala ere; beharrezkoa zen Espainian gertaturiko porrot sozial hori munduko gainerako gizarte demokratikoekin partekatzea. Laugarrenik, gure terrorismoaren kontrako politika Estatuaren Segurtasun Gorputz eta Indarren jarduera eraginkorrean oinarritzen dugu eta, azkenik, eta agian aspekturik garrantzitsuena, biktimentzako ahotsa, oroimena eta errespetua da.


Inork ez du konpromiso eta hurbiltasunezko testigantza handiagorik merezi Espainian, terrorismoaren biktimek baino: lehenengo eta behin, gure erakundeek euren familien ezbehar eta euren nahigabe pertsonala leuntzeko neurriak hartzeko beharra dutelako, merezi duten laguntza, babesa eta aitormen soziala bultzatzeko; eta bigarrenik, berezko terrorismo-adierazpen ororen kontrako borrokaren lehenengo erreferentea direlako.


Gaurko Espainiak, euren kontzientziak agindutakoari jarraiki beharraren etika azken hariraino defendatu zuten gizon eta emakume horiek guztiak isladatzen ditu ispilu zintzo horretan. Eta islada horrek lasterbideetatik urrun gidatzen gaitu guztioi, terrorismoaren behin betiko porrota erdiesteko borrokan.


Garaipen garrantzitsua lortu dugu jada: biktimen memoria eta duintasunaren aitormena, eta baita kausa duinekoaren aitormena ere, euren kausa, alegia: Justizia. Eta terrorismoaren biktimen duintasuna, memoria eta justiziaren garaipen hori ez da negoziagarria eta ez du atzerapausorik onartzen.

                                      Mariano Rajoy Brey

                                      Alderdi Popularraren Lehendakaria

 

 

accesoGure memoria

accesoM. Rajoy Hitzaurrea

accesoComo lo vivimos los autores

accesoCrónicas

 

 

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos