AURKEZPENA 

          anton
        Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularraren hasierako helburu bat betetzen da gaur liburu honen aurkezpenarekin. Raíces de Libertad ETAko terrorismoaren biktimei egindako omenaldi hunkigarria dugu, euskaldun eta aldi berean espainol izatearen kontzeptu eta sentimenduari lotutako zentro-eskuineko ideiak aldarrikatzeagatik hil zituzten pertsonak.
Zentzu gabeko jarduera terrorista hori, ondo definituriko bi momentuetan bana dezakegu: trantsizio demokratikoaren hasiera (hirurogeita hamarreko hamarkada bukaera eta laurogeiko hamarkada hasieran), terrorismoa Zentro Demokratikoaren Batasuna eta Aliantza Popularreko ordezkarien aurkako atentatuen bitartez gure ideologia suntsitzetik oso gertu egon zenean; eta 1995etik aurrera, euskal zentro-eskuinaren berpizkundearekin, alderdi ezberdinek Alderdi Popularrean bat egitean lortutakoa. Orduan nazionalismoaren aurkako alternatiba politiko bat agertzen da, udal-mailan ere. Bi garaietan zehar, are ugariagoak izan dira liburuan agertzen ez diren kideen aurkako arrakastarik gabeko atentatuak. Horregatik hemendik, kide horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiet euren konpromisoagatik, izan ere, euren lana eta nahigabearekin gaur egun badakigu ETAren terrorismoa deuseztatu ahal dugula.
Oro har pertsonak gogoratu nahi izan ditugu, eta ez pertsona horiek izan zituzten karguak, ezer baino lehen guraso, senar eta seme-alabak izan zirelako, euren lanarekin liluratuta eta euren familiekin itxaropentsu bizi zirenak. Terrorismoaren gainontzeko biktimak bezalaxe, orain ezagutzera ematen diren azalpen biografikoak nahigabearen egutegian data bat baino zerbait gehiago dira guretzat.
Argitalpen honen bitartez, askatasunaren sustraiei eutsi egin zieten kide horiek gogoratu nahi ditugu (gainontzeko biktimekin batera), orain hain gertu daukagun askatasuna. Hau da Euskadiko Alderdi Popularreko militante eta jarraitzaileok daukagun arrazoi bakarra gure hildakoek defendatu zuten berdina defendatzeko: aske izatea, askea ez den gizarte batean, euskaldunen artean berdintasuna aldarrikatzea eta, euren ereduari jarraituz, hitz eta botorik ez dutenen ordezkari izatea.
Eta borroka honetan ez gara bakarrik egon, Espainia osoan zehar ere, sufritu duten kideak izan dira, izuaren biktima izan direnak, Euskadiko Popularren identitate berbera izateagatik eta gainera, babes falta kezkagarri batekin.
Eskerrak eman nahi dizkiet euren lana eta arduragatik Antonio Merino eta Álvaro Chapa liburuko autoreei, Carlos Olazábalen beharrezko lan eta kudeaketaz ahaztu barik, obra honen “alma mater” eta sustatzailea. Mila esker guztioi.

 

Antón Damborenea Basterrechea

 

Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularraren Presidentea

Raices

DescargaGratuita

 

 

accesoGure memoria

accesoM. Rajoy Hitzaurrea

accesoComo lo vivimos los autores

accesoCrónicas

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos