Archivo del IV Marqués de Valde-Espina

 

‘Valde-Espinatarren’ artxiboa azken gerra karlistaren prestaketa, garapena eta konklusioa ezagutzeko artxibo pribaturik garrantzitsuena da, duda barik.

 

Karlos VII.a Jaunaren jenerala izan zen Juan Nepomuceno Orbe Mariaka Jaunak, IV. Valdespinako markesa(zazpi urteetako gerra karlistatik eta XIX. mendea ia bukatu arte bitartera gertatutako gatazka karlista guztietan izandakoa), osatu zuen dokumentu-bilduma hau.

1833an, 14 urte baino ez zituela, bere lehenengo kanpainari ekin zion, bere aita José María Orbe Elio Jauna generalaren laguntzaile gisa, Karlos V.a Jaunaren garaian Gerrako Ministro izan zena eta Bergarako traizioaren ostean komandante kargua zuela erbesteratu behar izan zena.

1848an, Alzaá general karlista (Zaldibian fusilatua) hiltzeko konspirazioan parte hartu zuen.

1860an arrakastarik izan ez zuen Ortega Jeneralaren kolpe saiakeran esku hartu zuen. Horri esker, Koronel mailara igo zuten eta 1868an Bizkaia eta Gipuzkoako Errege Ordezkari izendatu zuten.

1870an Veveyko batzarrera joan zen, Suitzan. Bertan alderdi karlistako jaun-andre gorenak egon ziren, Karlos VII.a Jaunak gonbidatuta.

1871 eta 1872ko mugimenduetan parte hartu zuen, memoria bat ere idatziz.

Azkeneko kanpaina karlistan hainbat borroketan lehiatu zen (Eraul, Lacar, eta abar) eta 1876an Frantziara erbesteratu zen berriro, Karlos Jaunarekin.

Espainiara itzuli zenean, Nafarroa, Gaztela Zaharra eta Euskal Probintzietako Errege Ordezkari bilakatu zen. Ermuan hil zen 1891an.

Mugimendu karlistaren historiarako ezinbestekoa da 31 agiritegietan banatutako milaka dokumentuz osatutako artxibo hau. Horien artean bost agiritegik, Maldonado Aitaren korrespondentzian dute jatorria; seik, azken karlistaldiko Bizkaiko Jaurerriko Aldundi Karlistan; batek, Jaurerriaren Kontularitza Orokorrean; eta gainontzekoek IV. Markesaren korrespondentzian.

Dudarik gabe, fondo honek hainbat gertakari argituko ditu, hala nola, 1848, 1871 eta 1872ko saiakerak, edo Santa Cruz Apaiza ospetsuaren inguruko jazoerak, Valde-Espinak errenditzen eta bere bandera beltza entregatzen behartu zuena.

Halaber, artxiboak Juan Nepomucenok 1872 eta 1876 arteko kanpainan zehar bere emaztea Casilda Gaytan Ayala Andreari (Burdeosera erbesteratutakoa) bidalitako gutunak hartzen ditu barne. Gutun pertsonal hauek karlismoaren benetako historia osatzen dute, gaur egunera arte ezezagunak ziren pertsona eta gertakizunei buruzko intimitate eta iritziekin.

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos