Gipuzkoako Gerra Batzorde Karlista

Ezaguna da oso Espainiako gerra zibilean (1936–1939) oinarritutako produkzio literal itzela existitzen dela. Izan ere, konflikto kainitek grina handia sortu eta era guztietako interpretazioak eragiten dituzte. Argitaraturiko titulu gehienak alde bietako gudularien egunkari eta oroitzapen pertsonaletatik atera dira, eta fondo publiko eta pribatu ezberdinek zaintzen dituzten beste hainbat dokumentuetatik. Ia ezinezkoa zirudien Espainiako historiaren parte tragiko eta garrantzitsuenetako bat argitzeko iturri gehiago aurkitzea, baina ez da horrela.

 

2010eko hasieran, Espainiako gerra zibilari buruzko fondo baten titularrak Euskal Ikerketetarako Fundazio Popularrari egin zion bisita. Ikusiko denez, historiako profesionalek eta publiko orokorrak gaur egunera arte alde batera utzi dute fondo hori. Bertan, Gipuzkoako haran sakonetan jaio ziren tertzio ezberdinetako errekete karlista euskaldunen afiliazioari buruzko dokumentazioa aurkitzen da. Guztiz harrituta geratu ginen hirurogeita hamar urte baino gehiagoz hain ondo gordetako dokumentazio berritsu eta adierazgarri hau ezagutu eta gero.

 

Gipuzkoako Gerra Batzorde Karlistarenfondoak 3.300 afiliazio fitxa baino gehiago gordetzen ditu, Gipuzkoako hiru Tertzioetakoak –Oriamendi, San Inazio eta Zumalakarregi, eta Kanpainako Errekete Irratiaren (transmisioak) zerbitzuari atxikitakoenak – eta guztira, 12.800 dokumentu baino gehiago batzen ditu. Fondo dokumentalean, borrokan hil ziren hirurehun eta hirurogeita zazpi errekete gipuzkoarren erreferentzia kontserbatzen da. Zenbaketa fitxa altuenak, 4.226, balio historiografiko dudaezineko ia mila erreferentzia galdu direla adierazten digu. Kopuru nabarmena den arren, kontserbatu diren fitxei esker, euskaldunek errekete Tertzioetan presentzia aktiboa izan zutela ikus daiteke.

 

Artxibo honek sekulako garrantzia du, unitate horiek atxikipen guztiz boluntarioaren bitartez sortzen ziren garaikoa delako, eta ez gobernuaren erreklutatzearen ondorioz. Hortik abiatuta, pertsona horiek Erreketean erroldatzeko izan zituzten arrazoien inguruan (politiko eta erlijiozkoak, besteak beste) analisia egin daiteke, eta noski, baita Gipuzkoako errealitate soziopolitikoa aztertu ere.

Afiliazio fitxetan ere boluntario bizkaitarrak agertzen dira, Tertzioak eratu ziren unean hauek Gipuzkoan aurkitzen zirelako. 1937ko apirilean Francok Batasun Dekretua atera zuen arren, milizia karlistentzako erreklutatzearekin bukatu zuena, Bizkaian bi Tertzio gehiago antolatzeko denbora egon zen: Begoñako Ama Birjinaren Tertzioa eta Ortiz de Zárate Tertzioa. Gainera, hauek sortu baino lehen bizkaitar askok Arabako Andre Mari Zuria, Estibalizeko Ama Birjina eta Begoñako Ama Birjinaren (Araba) Tertzioetan era parte hartu zuten.

Oriamendi Tertzioa Gipuzkoan sortu zen 1936ko irailean, Gipuzkoako Gerra Batzorde Karlistaren iniziatibaz, Nafarroako erreketeak hiria hartu eta egun batzuetara. Gipuzkoako Gerra Batzorde Karlista, Tertzio ezberdinak sortzen zituen administrazio-organoa zen, buruzagi karlistek eta tradizioaren bermatzaileek osatzen zutena. Gipuzkoan, Luis Barrios teniente koronela eta Antonio Arrúe, Francisco Juaristi, Ignacio Orbe, Benigno Oreja, José Eceibarrena eta Antonio Olazábal zibilak izan ziren karlismoaren organo gorenaren arduradunak.

Beasaingo San Martín de Loinazeko konpainiak sortu zuen Oriamendi Tertzioa, Donostia, Tolosa eta Ordiziako beste boluntarioekin batera. San Inazio Tertzioa, Azpeitia, Azkoitia, Zarautz, Zumaia eta Zestoan jaiotako boluntarioek osatu zuten eta, azkenik, Zumalakarregi Tertzioa, Oñati, Bergara, Arrasate eta lurraldeko beste boluntarioekin antolatu zen.

Bizkaiko erasoa hasi zenetik eta Aretxabaletako fronteko borroketan, Oriamendi Tertzioa izaera odoltsua izateagatik bereizi zen. Izan ere, eraso horretan 127 baja izan zituen, hildako eta zaurituak kontutan hartuz; horien artean euren buruzagia, Luís Guijosa Leguia. Arrasate, Otxandio, Saibigain, Urkiolako mendietako borrokek… Bilborako bidea adieraziko zuten.

San Inazio Tertzioa Lemoako Haitzeko borrokan nabarmendu zen, 1937ko ekainean. Bertan, Tertzioak zituen 400 kideetatik 177 hil ziren, eta baita bere lau buruzagiak ere. Konpainia bat baino ez zen geratu.

Zumalakarregi Tertzioak ere baja ugari izan zituen; hildako eta zaurituen artean, 270.

Tertzio hauek Armada nazionalaren lantzaren punta izan ziren, euren maila berdineko Araba eta Nafarroako beste tertzio batzuekin batera. Nafarroako Brigadetan integratuta, lehen lerroan borrokatu ziren Iparraldeko Frontean, Bruneten, Teruelen, Ebroko batailan eta Levanteko amaierako erasoan.

Laburbilduz, Gipuzkoako Gerra Batzorde Karlistaren fondoaren aurkezpenari esker, euskal iraganaren adituek gure historian ezinbestekoa den parte honi buruzko iritzi zuhurragoa izan ahalko dute.

Seguruenik, publikoak bilaketa dokumentala abizenen bitartez burutzeko aukera izango du. Nahiz eta tragedia hori bukatu zenetik mende erdi baino gehiago pasatu den, borrokalari horien seme-alaba eta ilobek, gure aita eta aitonekin zer gertatu zen jakin nahi dugu, zein Tertziotan sartu ziren eta zaurituak izan ziren edo ebakuatu behar izan zituzten. Hildakoen fitxak dira informazio gehien ematen dutenak; izan ere, non hil zituzten eta zer nolako zauriaren bitartez galdu zuten bizia zehaztu ez ezik, euren udalerrietako prentsan argitaraturiko eskelak eta nekrologikoak ere hartzen dituzte barne.

Hala ere, beste eremuen bidez ere egin daiteke bilaketa, erreketeen boluntariotza hobeto ulertzeko. Horrela, txapelgorrien lanbidea ezagutu daiteke, zein baserrietatik zetozen, zein Tertziotan erroldatu ziren… Dudarik gabe, datu oso erakargarriak, garai gorabeheratsu horietako euskal errealitateari buruzko ikerketa historiko eta soziologikoak burutzeko.

 

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos