Iñaki Arteta Orbea Fondoa:

Gaur egunera arte zinema garaikideko zuzendari ospetsu honek Euskadiko terrorismoaren biktimei buruzko funtsezko sei dokumental egin ditu.

 

300casos

1980  Contralaimpunidad  infiernovasco   treceentremil  

Sin libertad

Nazioarteko Dokumentaleko Zuzendari Onenaren saria, New York International Independent Film & Video Festival jaialdian. Finalista, Hollywood Film Festival jaialdian.

Voces Sin Libertad

Platinum Award, 2005 WorldFest-an (Houston-USA).

Finalista, International Documentary Awards-en (Los Angeles-USA).

Finalista, 2004 Prix Europan.

Trece entre mil

Bigarren Saria Tiempo de Historia sailean, 2005 Valladolideko Zinemaldian.

2005eko Goya sarietarako hautatua, Film luze dokumental onena bezala.

Erromako Zinemaldian 2005eko Europako dokumental onenetako bat hautatua.

El infierno vasco

Espainiako Idazle eta Kritikari Zinematografikoen Zirkuluaren saria, 2008ko dokumental onenari.

"1980"

Valladolideko SEMINCI jaialdiaren Tiempo de Historia sailaren lehiaketarako hautatua, 2014an. "The act of killing. Cine y violencia global" zikloan parte hartu du, 2016 Donostiako Zinemaldian.

"Contra la impunidad"

Valladolideko SEMINCI jaialdiaren Tiempo de Historia sailaren lehiaketarako hautatua, 2016an. TCM London Film Festival eta Roma Cinema Doc jaialdietarako hautatua.

Film hauek prestatzeko ETA eta beste talde terroristen biktimei hainbat elkarrizketa egin dizkie.

Fundazioarekin egindako hitzarmen baten bitartez, autoreak bere lanaren erabilera historikoa laga digu, baina ez horren merkataritza-ustiapena. Horrela gure esku jarri ditu terrorismoaren biktimei egindako elkarrizketak, batez besteko ordu bateko luzaera dutenak.

Fundazioaren artxiboen kontsultarako fondo bezala erabiltzeko xedez, hurrengo dokumentalen grabazio gordin originalak digitalizatu ditugu:

Sin libertad

Voces Sin Libertad

Trece entre mil

El infierno vasco

1980

Contra la impunidad

Era berean, dokumentalak prestatzeko ETA eta beste talde terroristen biktimei egindako elkarrizketak ere digitalizatu dira. Hona hemen zerrenda:

<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<< 

Artxiboa egile-eskubideen mende dago eta online bakarrik ikus daiteke, arau eta erantzukizunak onartu ondoren.

Eskaera hurrengo helbidera bidali behar da: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Bertan eskatzailearen honako datu hauek agertu behar dira:

  • Izen-abizenak, helbidea, herritasuna, heziketa maila, ogibidea eta ikerketarako arrazoiak.
  • Ikerketa historikoaren esparruan aditua den pertsona baten (unibertsitateko irakasle katedraduna) edo ikerketa historiko-zientifikoan espezializaturiko institutu akreditatu baten gomendiozko gutuna.
  • Azken titulazio akademikoaren egiaztagiria (lizentzia edo unibertsitate gradu baliokidea).
  • Baliozko nortasun dokumentu baten fotokopia (NAN, pasaportea).

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos