Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularra (FPEV) helburuetako bat Euskadiko historia, kultura eta bizitza ezagutzeko dokumentuak berreskuratu eta katalogatzea da.
Horregatik, FPEV etengabean ari da partikularrek utzitako fondoak berreskuratzen eta digitalizatzen, fondo horiek desagertu ez daitezen eta interesatuen (gaur egunekoak edo etorkizunekoak) esku jartzeko, aztertu edo zabaldu ahal ditzaten.
Bere jardueran hasi zenetik, Fundazioak 200.000 dokumentu eta argazki, berreskuratu ditu, gehienak Euskadiri buruzkoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK Fundazioaren laguntzari esker.
Argazki bilduma oso zabala da eta gai ezberdinak ukitzen ditu. XX. mendearen hasiera eta 70. hamarkadaren arteko euskal hiri nagusi eta herrietako familien egunerokotasuna erakusten du. Artxibo honetan bereziki nabarmena da gerra zibilaren dramari buruzko bilduma zabala.
Esparru dokumentalean, hirugarren gerra karlistaren pertsonaia nagusiei buruzko artxiboen berreskurapena nabarmentzen da, gerra horretako ekintzen informazioa zein gerra osteko bizitza eta Carlos VII.a Jaunak erbestean izandako jarduera politikoari buruzko gakoak eskaintzen dutenak. Horien artean daude, besteak beste Valde-Espina eta Olazabal artxiboak. Garai horretatik, karlismoaren pertsonaia guztien arteko korrespondentzia politiko zabala kontserbatzen da eta baita buruzagien eta gertakarien inguruko argazki bilduma garrantzitsua.
Fundazioak politika eta kultura arloko familia artxibo eta argazkiak berreskuratzen jarraitzeko asmoa du. Hortaz, partikularren esanetara jartzen da artxibo horiek berreskuratu eta digitalizatzeko, betiere interesatuentzako kosterik suposatu barik eta digitalizatzen diren dokumentuen originalak, euren propietatekoak izaten jarraituz.
Horregatik, gure historia azaltzeko interesgarriak izan daitezkeen fondoak badituzu edo ezagutzen badituzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan.

 

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos