Papa089Germán Elorza argazkilaria Gasteizen jaio zen, 1910an. 1932an, Primo de Riveraren diktadura hastear zegoela, Bilbora mugitu zen bere senidea José María Elorzarekin, orduan Bilboko Larrinaga espetxearen arduraduna zena, Justizia Sailaren funtzionario bezala. Nerbioiko hiriburuan, Merkataritzako Goi Ikasketen Eskolan ikasten hasi zen, bere familiarekin espetxeko zuzendaritzarako areto pribatuetan bizi zen bitartean. Eta Larrinagan piztu zitzaion, hain zuzen ere, argazki munduarekiko grina, espetxearen segurtasunean lan egiten zuen Garellanoko erregimentuko soldadu batek bere zaletasuna kutsatu baitzion.

 

Behin Komertzio Eskolako ikasketak bukatuta, argazkigintzan jarri zuen bere interesa, Manuel Torcida “Lux”en (Bilboko Kale Nagusiko argazki-denda baten jabea eta sasoi hartako tokiko prentsan ospe handiko pertsona) onespena eta maisutasunari esker. Ziurtasun osoz esan daiteke Manuel Torcida Bizkaiko argazkigintzaren aitzindaria izan zela. Nahiz eta Santanderekoa izan, Bilbon ezarri zen, 1893an eta, kimika zientzietan zuen titulazioari esker, argazkigintza garatzen hasi zen. Elorza eta Torcidaren arteko erlazioa laburra izan zen, Manuel 1928an hil zelako, baina oso bizia.

 

Germán Elorza Espainiako Prentsan eta Madrileko Prentsa Grafikoan hasi zuen bere karrera argazki-korrespontsal bezala. Gerra zibilean zehar, ez zuen hiria utzi eta tokiko egunkarietan lan egiten jarraitu zuen, kazetari moduan. Zoritxarrez, galdu egin dira Bilbon gerra garaian atera zituen argazkiak.

 

1932an Bilboko “La Tarde” egunkarian hasi zen lanean eta 1937an barne gatazkak bukatu ostean, “Hierro” egunkaria sortu zuen erredakzioaren parte izan zen, erretiratu zen arte, 1974an. Bere karrera 1974an amaitu zen, Athletic- Sporting Gijón partidu baten bitartean erreportajea egiten ari zela izandako lan-istripu baten ondorioz. 1983an hil zen, bere familiaz inguratuta eta milaka bilbotarren atsekaberako.

 

Germán Elorzaren argazki-artxiboa historian existitzen den 1932 eta 1974 arteko Bizkaiko kronikarik onena da. Prentsa erreportajeetan espezializaturiko argazkilaria zenez, gure probintziako herri eta lurralde ia guztietako bizitzaren berri eman zuen. Bere artxiboa bi atal nabarmenetan banatzen da:

 

Bilbo

-Begoñako basilikaren ingurunea, galtzadak, Mallonako hilerria eta tranbia.

-Gabarren zubiak Arenalean, gerra zibilaren bukaeran.

-Plaza Berria, palmondoekin.

-Albiako lorategiak eta Berastegiko eskolak (egungo Justizia Jauregia).

-Trolebusa alde zaharrean, Katedralaren ondoan.

-Espainia Plaza, edo Plaza Biribila, eta iturri publikoa.

-Bilboko fundatzailea, Atxurin.

-Abandoko aintzineko geltokia.

-Riberako merkatua.

-Linea anitzeko tranbiak.

-Laguntzaileen plaza eta Gayarre Zinemak.

-Ripako geltokia eta Portugaleteko trenbidea.

-Udaletxearen zubi altxagarriaren muntaketa.

-Laguntzaileen plazako azoka txikia.

Informazio Orokorra

-Erakustazokak, irakaskuntza ertaineko ikastetxearen patioan antolatu zen lehenengo azokatik, egungo kokapena ireki arte.

- Manuel Azaña, Indalecio Prieto eta Ercorecaren mitin politikoa zezen plazan.

-Aldundia eta Udalaren jarduerak (politika, kultura, etab.).

-Franco Labe Garaietan eta Bilbon.

-Juan Carlos de Borbón Printzearen bisitak.

Industria

-Zenbait lantegien irekiera, Etxebarriko “Bandas en Frío”.

-LUBE motorren lantegia Lutxanan, fabrikazio-prozesua.

-Labe Garaiak, hainbat bisita eta irekiera, labeei buruzkoak.

Bizkaiko probintzia

-Ondarroako portua eta itsasadarreko aintzinako zubia, itsasontziekin.

-Lekeitio.

-Elantxobe.

-Bermeo.

-Gernika.

Itsasadarra eta ontziolak.

-Uretaratze-lanak Euskalduna ontziolan.

-Ruiz de Velasco, (albokako uretaratzeak).

-Kadaguako ontziola.

-Sestaoko La Naval ontziola.

-Txakur txiki zubia.

-Kargaontziak Arenala eta Udaletxearen artean.

-Gindaxa- ur gaineko garabia.

-Gangila.

-Arrantza-ontziak Udaletxe aurrean.

-Portugaleteko zubia.

-“La Benedicta”ren ditxoa.

-Uribitarteko txalupariak.

-“Naviera Aznar” ontzi-enpresako itsasontziak.

Kirolak

Atletismoa. Atletismo probak Portugalete, San Inazio, Amorebietako Krosa eta Erandion; eta Juan González Aranguren, Erausquin, Celeya eta Cruza bezalako atletak.

Automobilismoa. Firestone Rallya eta Motorista lagunarteak antolatutako mendi-igoerak, “Biscuter” ospetsua.

Boxeoa. Pinedo, Ibarrondo, Llorente, Lafuente, Arteche eta Argote

Txirrindularitza. Iparraldeko zirkuituak, Espainiako Itzulia eta Euskadiko lasterketak, lasterketak Kale Nagusitik, Fermín Trueba, Delio Rodrígez, Gándara eta Ocaña txirrindulariak, besteak beste. Eta Gasteizko KAS eta Fagor taldeen kide ziren Mancisidor, Loroño, Langarica, Aguirrezabal, Oñaederra eta Barrutia anaiak bizkaitarrak. Loroñori harrera Udaletxean Kataluniako Itzulia irabazi eta gero.

Futbola. 30. Hamarkadako partiduak (Athletic, Real Madril, Alaves) eta Athleticen Liga eta Kopako txapelketak, 1940-1975. Lodi eta argalen arteko partiduak.

Hipika. Probak Faduran, Nogueras teniente koronela “Balcamo” zaldian munduko luzera jauziko txapeldun bilakatu zen, 1950-9-4an.

Motoziklismoa. Deustuko lasterketak; Orduña, Urkiola, Kastrejana eta Santo Domingora igoerak; eta Getxoko zirkuitua. Bilbotar lasterkariak: Oujo, Ortueta, Ripalda, Arteche, besteak beste; eta europearrak: Bretes, Gutrie, Gottiu, Werner Gerber eta Helmut Fath. Hori guztia Bizkaiko Motorzale Elkarteak antolatuta.

Arrauna. Nerbioiko itsasadarreko estropadak eta Espainia eta probintzia mailako txapelketak.

Bela. Abran zehar txapelketa ezberdinak, Europa eta Espainia mailakoak. “Star” eta “Snipe” serieko bailandrak eta J.M. Alonso Allende, munduko txapelduna.

Bilboko Pertsonaiak

-“Los Bocheros”, musika taldea.

-“Los Chimberos”, musika taldea.

-Julián Echevarria “Camarón”, idazlea.

-Arturo Castilla, arte eta zirku sustatzailea.

-Angel Güenechea “Koky”, pailazoa.

-E. Alcorta, esataria.

-M. Orio, esatari eta pailazoa.

-E. Bracamonte, esatari eta abeslaria.

-K-Toño-Frade, marrazkilaria.

-Bay Sala, margolaria.

-F. Ripalda, marrazkilaria eta motorzalea.

-Lodi eta argalen arteko ongintzako futbol partiduak.

-Emiliano Uruñuela “Litri”, zezen kritikaria.

Zezenak

-Vista Alegre zezen plaza, zaharra eta berria.

-Korrida Nagusiak, 1940-1975.

-Zezen Klubaren jaialdiak.

-Manolete.

-Arruza.

-“El Estudiante”.

-Luis Miguel Dominguinen harrapaketa.

-Antonio Ordóñez eta E. Hemingway plazako erizaintzan.

-“El Cordobés” nobillero bezala, plaza erre zen aurreko egunean.

Antzerkia

- Komedia eta errebisten estreinaldiak Arriaga, Campos eta Ayala antzerkietan.

---------------------------------------------------------------------------------------

Bere kideek eta hainbat elkarte profesionalek aintzat hartu zuten bere karrera arrakastatsua. Horregatik hurrengo sariak jaso zituen:

-1930: Animalia eta Landare Elkarte Nazionalaren saria.

-1932: Kirol-argazki onenari sari nazionala.

-1953 Madrileko Aldundiaren trofeoa

-1964: Munduko 100 prentsa-argazki onenen arteko hautaketa. Word Press Photo

-1964: Informazio grafikoaren merezimenduaren trofeoa eta domina.

-1966: Munduko 100 prentsa-argazki onenen arteko hautaketa. Word Press Photo

-1969: Kirol argazkigintzari buruzko Valca trofeoa.

-1970: Europako prentsa argazkien txapelketako lehenengo saria, European Press Photo

-1970: Gorputz-hezkuntza eta Kirol delegazioaren plaka

-1976: Kazetari Grafikoen Elkartearen plaka.

 

“Idéntitas Historia Corporativa” (www.identitashc.es) fondoa digitalizatzeko ardura hartu du, tif. formatuan eta 24 bit eta hazbete bakoitzeko 800 puntuko kolore sakonerarekin.

 

 

 

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos