delamonja

Gerardo Gutiérrez de la Monja segoviarra, oso gazte ezarri zen Bilbon, armada liberalarekin batera ailegatu ostean, hiribildua azken setio karlistatik askatzeko kanpainaren barne (1874).

 

Bilbon gerra zibila bukatu zenean, Nerbioiko hiriburuan geratzea aukeratu zuen, merkataritza eta industria esparruan hazkunde itzela egongo zelako susmoa baitzuen.

 

1876ko maiatzean, Ramona Arrietarekin ezkondu zen, bere merkataritza negozioetako kidearen ahizpa zena. Ondorioz, betirako geratuko zen Bilbon eta ez zuen hiria berriro utziko. Seme-alaba ugari izan zituzten, baina bi alaba baino ez zuten biziraun.

 

Nerbioiko ezkerraldean izandako hazkunde industriala ikusita, Gutiérrez de la Monja aduana-agente bilakatu zen, beharrezko titulazioa atera eta gero. Merkataritza arloan zegoen mugimenduari esker, Gutierrez de la Monja gaztea aberastuz joan zen, hedatzen ari zen burgesia bilbotarraren eraginez hirian errealitate berri bat agertzen zen bitartean.

 

Fortuna ona izan zuten beste hainbat gizon bezala, Gutiérrez de la Monja laster hartu zuen argazkigintzarako zaletasuna. Bere familiari egin zizkion argazkiak etxeko egoera ezberdinetan eta, batez ere, probintziako lurraldetan zehar egiten zituzten txangoetan. Bere lan grafikoak Bilboko eguneroko bizitza, erlijio-prozesioak eta, batez ere, Abrako badiako paisaiak eta erriberako biztanleen bizitza biltzen ditu.Bere objektibo estereoskopikoa baliatuz Portugalete, Santurtzi, Areeta eta asteburuetan igarotzen zituen Bolueta eta Bilbo arteko bideak erretratatu zituen. Gutierrez de la Monjaren obrak hirurehun argazki baino gehiago ditu, beira estereoskopiko euskarrian eta kalitate ezberdinetan, denborak bere zilarrezko emultsioan gauzaturiko eraginaren arabera.

 

 

 

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos