2009an sortutako Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularra (FEPV) garrantzi handia hartu du euskal gizartean azken bi urteetan.

Horretarako ezinbestekoa izan da mintegi, hitzaldi, konferentzia eta liburu aurkezpenetara etorri diren “bazkide-lagunen” laguntza.

Bestalde, FPEV gure gizartearen eta erakundeen memoria berreskuratzeko ahalegin handia egiten ari da, Euskadin erreferentzia izango den artxibo bat sortzeko helburuz, historia errealaren parte bat ahaztu ez dadin edo “garbitu” eta manipulatu ez dezaten.

Gaur egunera arte, Euskal Ikerketetarako Fundazio Popularrak, digitalizatutako 200.000 dokumentu baino gehiago gordetzen ditu. Horien artean testuak, argazkiak, filmak eta soinu-grabazioak daude. Fondo hauetatik gehienak gure lankideen eskutik lortu ditugu eta dokumentu apartekoak eta errepikaezinak dira.

Ildo honetan, Fundazioaren jarduera fondoak digitalizatzea da, betiere originalak bere jabeen eskuetara bueltatuz, bere nahia Fundazioak gordetzea ez bada.

Fundazioak, jasotako informazioa aztertu eta dokumentatuko du, baina ez du argitara emango jabeen baimenik ez badu.

Beraz, historia aztertzeko interesgarriak izan daitezkeen dokumentu horiek bidaltzera animatzen zaituztegu.

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos