Pactos3

 

ITUNAK ETA TRAIZIOAK.

III. Lib. "Amaiera"

CARLOS MARIA OLAZABAL ESTECHA

 

 

 

1937ko abuztuaren 24ko 24 orduak izan zen Ajuriaguerra eta CTVko Buruzagiaren artean batailoi nazionalista guztiak errenditu eta Corpo Truppe Volontariera pasatzeko ezarri zuten epemuga.


Negoziaketak solaskide berdinen artean hasi ziren ekainaren 25ean, Horacio Echevarrieta Jauregian, Punta Begoñan (Neguri, Getxo), Bizkaiko ofentsibaren gainbehera betean. Italiarrekin mantenduriko bileraren momenturako, EAJ-PNVko EBBak euren biziak babestuko zituen bahitu talde esanguratsua aukeratu zuen. Bahitu horiek guztiak Cabo Mayorrera (Santander) eramango dituzte, Aguirre Lehendakaria eta buruzagirik garrantzitsuenen bizileku zen txaletaren ondora.


1937ko abuztuaren 23an, eguerdian, Ajuriaguerra Biarritzetik Santanderrera abiatzen da, hegazkinez, “akordioa gauzatzeko”. Egun horretan bertan, EBB Aguirrerekin batzartzen da Cabo Mayorren eta 24ko goizean, “Negus” hegazkina aireratu eta ordu bat beranduago Biarritzen lurreratzen da, Aguirre, Monzón eta De la Torrerekin. Ajuriguerrak goizean Santander ebakuatzeko agindua emango du, eta bahituen biziak patuaren menpe geratuko dira, noragabean.


24an bertan, Laredon bildutako EBBk bere kideen irteera prestatzen du, afalosterako. Berriro ere, “Negus” hegazkina martxan jarri eta Ciaurriz EBBko Lehendakariarekin abiatuko da. Baina, amaiera heldu baino lehen, bidaia bat gehiago egingo du, hurrengo egunean hain zuzen ere, itunaz arduratu ziren Lejarcegui eta Ugarte Euzko Gudarostearen Mandatariak eramateko.


24tik 25erako gauean, Pujana eta Eguillor kapitainek EBBri Guriezoko Ituna helarazten diote, baina 24aren 24 orduetako epemuga iristen da eta oraindik inor ez da errenditu... eta bi hilabete aurrerago kontrataturiko itsasontziak ez dira iritsi. EAJ-PNVko burukide guztiak ez dira alde egiteko gai izango, dagoeneko bahitu nahikorik ez dutelako.


Italiarren dokumentazioak orduz-ordu gertakari hauen berri emango du. Horrez gain, informazio honi Franco eta Mussoliniren arteko komunikazioak, Ituna betetzeari buruzkoak, eta arduradun nazionalistek Itunaren zehaztapenak azaltzeko eginiko dokumentazioa (publikoki, Jose Antonio Aguirreren bitartez, edo ezkutuan, Lejarcegi eta Ugarte Mandatari nazionalistek EAJ-PNVko Euzkadi Buru Batzarrari bidalitako txosten sekretuen bitartez) gehituko zaizkio.


Isilarazitako errepublikako Santanderko buruzagien iritziak bere agintarien informazio eta erabakien kontrapuntua izango dira.


Obra hau, gerraren zurrunbiloan eta bere pentsatzeko eta jarduteko moduaren arteko kontraesan sakonean harrapatutako alderdiaren istorioa dugu. Bere buruzagien laguntzarekin sortutako tragediatik aldentzen saiatu ziren, euren borroka ez zela pentsatuz, espainolena baizik. Batzuei eta besteei traizioa izan zen, guztientzako ondorio larriekin.

465 or.; 30,5 x 22,5 cm; Paper-azalez
Prezioa: 100 € (Obra osoa, inprimatua) | ISBN: 978-84-613-4372-0


DescargaGratuita

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos