Pactos2

 

ITUNAK ETA TRAIZIOAK.

II. Lib. "Bilboko itunetik ÇSantoñako itunera"

CARLOS MARIA OLAZABAL ESTECHA

 

 

 

Bizkaiko fronteko borrokaz gain, 1937ko maiatza eta ekaineko hilabeteek sekretuan garaturiko bizitza paraleloa dute. Apirilean erasoa hasi ondoren, eta nazionalek lurraldea sistematikoki okupatzen duten bitartean, guztien arteko negoziaketak areagotzen joan ziren bitartekotza eta garaipen baten bila. Franco eta Aguirrek maiatzean mantenduriko negoziaketak porrot egingo duela dirudi, baina beti agertzen da solaskideren bat eta, azken momentura arte, dena da posible.


Paraleloan errendizio ituna bermatzeko bide berria irekiko da, Mussoniliren Gobernuak (Franco eta Vatikanoaren oniritziarekin) EAJ-PNVrekin zuzenean harremanetan jartzen denean, P. Onaindiaren bitartez, Aguirreren ordezkaria. Kontaktu eta negoziaketa hauek Santoñako Itunarekin bukatuko dira, momentua heltzen denean, lau hilabete geroago.


Negoziaketa hauen guztien hasierako emaitza Bilbo eta Nerbioiko ezkerraldearen errendizioa izango da, Francok eskaturiko baldintzekin; hau da, Bilbo eta itsasadarreko sare industrialaren hondamendia ekiditeaz. Batailoi nazionalisten errendizioa, zenbait autorek “Bilboko Ituna” deitu dutena, “Santoñako Itunaren” aitzindaria izango da.


Aita Onaindiak, italiarrekin mantendu zituen negoziaketak batu eta dokumentatu zituen 80ko hamarkadan argitaraturiko liburu batean, obra ia eskuraezina. Gaur egun arte, gertakari horien inguruan existitzen zen iturri bakarra zen.


1944ko ekainaren 4an, tropa amerikarrak Erroman sartu eta hiria okupatzen dute, beste gauzen artean, euren artxiboak bereganatuz, hierarka faxisten erantzukizuna frogatzeko xedez. Horri esker, Espainiako gerra zibilari buruzko dokumentazio italiarra garbitu gabe iritsi da gure egunetara.
Nahiz eta Espainian Italiako dokumentazio diplomatikoari buruzko ikerketak egin diren, inoiz ez zen “Santoñako Itunari” buruzko Italiako armadaren dokumentaziorik landu ez argitaratu. Orain da hori egiteko momentua.


Dokumentazio horrek, Mario Roattaren eskutik (Mancini), Italiako Informazio Zerbitzu Militarreko Buruzagia eta CTVren Espainiako misioaren bigarrena, iritsi diren dozenaka ohar, txosten eta dokumentu hartzen ditu barne. Roatta, EAJ-PNVko mandatari guztiekin negoziatu zuen gizona dugu, zeinak, dokumentu hauen bitartez, egunez egun, eta batzuetan ia orduz ordu, bere nagusiei negoziaketa ororen berri ematen dien.
Agiri historiko hauek, negoziaketen aurrean Jose Antonio Aguirrek hartu zuen konpromisoa eta Francok izandako jarrera, eta ustekabeko gertakariak bezala azaldu zaizkigun itunen amaiera argitzen dituzte.

453 or.; 30,5 x 22,5 cm; Paper-azalez
Prezioa: 100 € (Obra osoa) | ISBN: 978-84-613-4371-3

 

DescargaGratuita

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos