atxular

Euskal Ikerketetarako Fundazio Popularrak historia eta pentsaera dibulgatzea du helburu. Horretarako, hainbat liburu argitaratzen ditu, Atxular Atea argitaletxearen bitartez. Argitaraturiko liburuak liburudenda batzuetan edo webgune honen bidez eros daitezke.

 

 Elcrepusculodedios

 

 

Baliteke Eliza-erlijioa eta ingurune soziopolitikoaren arteko harremanen historia hau guztia oraindik euskal gizartearen gainditu gabeko irakasgaia izatea. Izan ere, arazoa konpontzeko modua bilatu beharrean, gizarteak arazoari entzungor egiten jarraitzen dio, bere kultura modernoaren ideia instrumentalean hegemonikoa izan ohi den nazionalismoaren boterea bermatzen duen pragmatismo taktiko batengatik apustu eginez.

  Dena den, liburu honetan, irakurleak Europako gizarte guztietan betidanik arazoak sortu dituen harreman honen bilakaerari buruzko informazio historiko guztia aurki dezake, bere planteamenduaren testuinguru aldakorrak ezagutzeko, eta euskal gizartearen historia modernoaren kasuan agertu diren zailtasun espezifikoak ulertzeko.

  Liburu beharrezko eta ezinbestekoa, euskal gizarteak, nahiz eta atzerapenarekin joan, ilustrazioaren printzipioak oinordetzan hartu dituen kulturaren parametroetan sartu ahal izatea nahi badugu.

 

Joseba Arregiren hitzaurrea

 

Mikel Azurmendiren aurkezpena Donostian (2017/02/09)icono pdf

 

 

I
      ISBN de El Crepúsculo de Dios  es 978-84-945037-2-6
      Número de páginas: 598.
      Depósito legal: BI-1419-2016.

 

 DescargaGratuita

 

NoblezaConLibertad

NOBLEZIA ASKATASUNAREKIN

EUSKAL ESKUINAREN BIOGRAFIA

PEDRO JOSÉ CHACÓN DELGADO

 

 

  

  

Liburu hau, Euskadiko eskuinaren historia globala aztertzeko lehenengo saiakera dugu: Cadizeko Gorteetatik, Espainiako Trantsizioaren hasierara arte. Lehenik, kideen zerrenda eta ekoizpen ideologikoa ahalik eta gehien zehazten saiatzen da autorea. Horretarako, bere korronte guztietan Euskadiko eskuinaren parte nabarmen izan diren 64 politikari eta intelektualen fitxak osatu ditu. Lan honek, euskal eskuinari buruz mintzatzeko gidalerro teoriko eta metodologikoak ezartzen ditu, garai eta esparru politiko jakin baterako, zeinean ikertzaile gehienek euskal nazionalismoaren sustraiak baino ez dituzten bilatu. Era berean, kontzeptu-nahasketa hau aztertzen du, “euskal aurrenazionalismo teoria” izenekoa, eta horren ondorio garrantzitsuena: euskal historia politikoaren sektore garrantzitsuetako bat, eskuin liberal-kontserbadore eta tradizionalista hain zuzen ere (XIX. Mendean zehar euskal ikuspegi politikoan nagusi izan zen sektorea, sasoi hartako espainiar eskuina bezalaxe), ezkutatu edo desitxuratu izana. Hainbat aspektu eta interes zituzten komunean euskal eta espainiar eskuinak garai hartan, Koroaren defentsa edo iragan historiko komunari dagokionez. Baina desadostasunak ere bazituzten; izan ere, foruen defentsa euskal eskuinaren kultura politiko propio eta nabarmena izan da bere historia guztian zehar. Ikuspegi honetatik, askoz hobeto uler daitezke tradizioarekin guztiz hautsi zuen euskal nazionalismoaren sorrera, nahiz Trantsizioarekin batera euskal eskuinak pairatu zuen injustizia historikoa, hau da, bere identitate historikoaren jatorri diren korronte ezberdinen artetik, korronte zehatz batekin soilik parekatuta geratzea (gutxiengoan zegoen korrontea, gainera): korronte frankista.

 

Pedro Jose Chacón Delgado
“Nobleza con libertad , biografía de la derecha vasca”
Atxular Atea Argitaletxea
688 orrialde
Edizio inprimatua 30 euro
ISBN 978-84-942480-4-7
Lege gordailua BI-1086-2015

 

 

DescargaGratuita

 

Euskadiko eta Nafarroako foraltasunaren epopeia 

LaEpopeyaDeLaForalidadVascoNavarra1

Vasca y Navarra

Foru-arazoaren hasiera eta bukaera (1812-1982)

JAIME IGNACIO DEL BURGO

 

 Foru-arazoa 1812ko Konstituzioaren ondorioz sortu zen. Izan ere, Konstituzioak Nafarroa eta Euskal Probintzien foraltasunarekin bateraezina zen erregimen unitario eta zentralizatua ezarri zuen. 1876ko Euskal Foruen Indargabetze Legeak frustrazio itzela eragin zuen eta laster piztu zen foruak berreskuratzeko grina. Era berean, Nafarroan desegokitzat hartu zuten 1841eko Lege Itundua, egungo foru-erregimenaren oinarriak ezarri zituena, eta XIX. mendearen bukaeran sentimendu berdina azaldu zen.
Helburu komun hau lortzeko saiakera guztietan kale egin ondoren, XIX. mendearen azkenaldian eta XX. mendearen hasieran, 1978ko Konstituzioa izan zen foru-arazoarekin amaitu zuena. Lurraldeen eskubide historikoak aintzatetsi zituen eta lurralde bakoitzari foruak berreskuratzeko aukera eman zion. Nafarroak baino ez zuen hori onartu eta Estatuarekin itun berri bat negoziatu zuen, 1982ko Legearen bitartez, Foru Araubidea Berrezarri eta Hobetzekoa, ordenamendu juridikoan sartu zena. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiak, aldiz, ez zuten hori onartu. Euskadik Autonomia Erkidegoa sortzea aukeratu zuen 1979an, Espainiako Konstituzioaren esparruan, non “euskal herria” den estatutugilea eta Euskadi edo Euskal Herriaren botereak dituena.
Horrela, 1812an sorturiko auzi politikoak 1978ko Konstituzioan aurkitu zuen konponbidea, emaitza ezberdin batekin. Foru-arazoa 1979an bukatu zen Euskal Probintzietan, foraltasun historikoak porrot egin ondoren, autonomia konstituzionalari esker, eta Nafarroan, 1982ko Hobekuntzaren ondorioz, foruak berreskuratu zirenean.

ISBN: 978-84-945037-0-2
Lege gordailua: BI-27-2016

1 LiburukiaDescargaGratuita2 LiburukiaDescargaGratuita

EAJ ETA FRANCORENNegociacionesDelPnvConFranco.pdf

ARTEKO NEGOZIAZIOAK

GERRA ZIBILEAN.

CARLOS MARÍA OLAZABAL ESTECHA

Lehenengo aldiz, euskal nazionalistek frankisten aurrean sinatutako errendizioaren inguruko negoziazio sekretuen dokumentazio osoa, testuinguruan jarrita, argitaratzen da.

Alde bien dokumentuak erakutsiz, altxamendua baino lehen hasi eta nazionalisten errendizioa suposatu zuten negoziazioak nola garatu ziren ulertzeko gakoak eskaintzen dizkigu obra honek. Autoreak iturri dokumentalen ikerketa sakona egin du Espainia, Italia eta Vatikanoan, negoziazioen gakoak lortzeko. Izan ere, Vatikanoa eta Italiaren bitartekotzarekin egindako negoziazio hauen bitartez, nazionalistek Bilbo eta Ezkerraldea galdu zituzten erresistentziarik gabe eta euren tropak pilaka errenditu zitzaizkien faxista italiarrei Santoñan, abuztuaren 24an.

Dokumentazio sekretu honek, beste gertaera tragiko batzuk argitzeko bidea erakusten du: kartzeletara egindako erasoak, Múgica Apezpikuaren kanporatzea, apaiz nazionalisten fusilamenduak, Durango eta Gernikako bonbardaketak, Bilbo eta Barakaldoko errendizioak, edo Jose Antonio Aguirreren bahitu pertsonalak, besteak beste.

 

 

Carlos María Olazábal Estecha
ATXULAR ATEA Argitaletxea
ISBN 978-84-942480-2-3
Prezioa: 30 Euro Edizio inprimatua

 

 

DescargaGratuita

EAJ-REN JATORRIA, IDEOLOGIANacionalismo

ETA BILAKAERA.

EUSKAL NAZIONALISMOA

JOSEBA ARREGI ARANBURU

 

Joseba Arregi Aranburu, Euskadiko egoera politiko eta sozialaren analista, Euzko Alderdi Jeltzalearen eboluzio ideologikoari buruzko hausnarketa sakona egiten du lan honetan. Partiduaren hastapen ultrakontserbadore eta konfesionaletatik, gaur egun daukan zehaztugabetasun ideologikora arte eramaten gaitu, Trantsiziotik aurrera EAJk Euskadiko hegemonia politikoa mantentzeko oztopo izan ez den zehaztugabetasuna. Liburu honek Euskal Nazionalismoak aro modernoan izan duen bilakaera aztertzen du, ikuspuntu historiko eta ideologiko batetik. Era berean, EAJko buruzagiek azkenaldian izandako jokaerek sortutako gorabeheren analisia eskaintzen du, inolako bazterketarik egin gabe: autonomista eta independentisten arteko tentsioei buruzko gorabeherak, ezker nazionalistaren sorrerarekin batera gertaturiko indar nazionalisten zatiketari buruzkoak, edo ETAren ekintzak eta existentziaren ondorioz nazionalisten zein ez-nazionalisten jarduera politikoak izandako baldintzapenaren ingurukoak.

265 or.; 21 x 15 cm; Paper-azalez
Prezioa: 20 € Edizio inprimatua| ISBN 978-84-942480-6-1
Lege Gordailua: BI-591-2013

DescargaGratuita

BIZKAIA ETA BEREVizcaya

ERAKUNDEEI BURUZKO

HISTORIA LABURRA

ASCENSIÓN PASTOR PORRES

BEATRIZ SALAVERRI AGUILAR

 

Vizcaya edo Bizkaia. Era biak erabili izan dira historian zehar Erdi Aroan eskumeneko jaurerri bilakaturiko lurralde txiki honi izena emateko (beranduago, jaurerri bihurtu aurretik bere parte ez ziren lurralde gehiago integratuko zituena). Izendapen bikoitz honek, euskalduna eta Gaztelakoa, argi eta garbi adierazten du Vizcaya-Bizkaiaren kondizio bikoitza. Alde batetik, euskalduna, ezaugarri bereizle propioekin; bestetik, Gaztelakoa, Gaztelako Koroaren parte izan baitzen, Erdi Aroko beste lurralde eta erresumekin batera, zeinekin beranduago Espainiako Koroa osatuko zuen. Aurreko honi dagokionez, ez dezagun ahaztu, XIV. mendean Bizkaiko Jaurerria Gaztelako erregeari egokitu zitzaiola, oinordetza arrazoiak zirela eta.

Liburu honek irakurle ez-espezializatuari hurbildu nahi dio Vizcaya-Bizkaiaren errealitate hori, bere historiaren bitartez lurralde honen pertsonalitatea aldarrikatuz, eta, behe Erdi Aroan erresuma hau sortu zenetik gaur egunera arte, beste lurralde euskaldun eta espainiarrekin egindako elkarlana erakutsiz.

 

316 or.; 21 x 15 cm; Paper-azalez
Prezioa: 20 € Edizio inprimatua |ISBN 978-84-942480-9-2
DL BI 1970/2011

DescargaGratuita 

(EUS epub)(EUS pdf)

ARABA ETA BEREAlava

ERAKUNDEEI BURUZKO

HISTORIA LABURRA

EDUARDO INCLÁN GIL

 

Azkenaldian, gure Probintziaren Historiaz hitz egiten denean, beti izaten da ekimenen bat (politika arlokoa edo administrazio eta ogasunekoa) justifikatzeko asmoz. Era berean, Arabako Historiaren berezitasunari garrantzia kentzeko prozesu tinkoa dago, lurralde honek Euskadiko Historiarekin daukan txarto ulertutako lotura nabarmentzeko helburuz, elementu komunak iritzi publikoaren aurrean sendotu beharko balira bezala, gure iraganeko berezitasun eta ezberdintasunak ezkutatu eta marjinatuz. Arabako kasuan, garrantzitsuak izan dira Lurralde Historikoaren sorrera prozesuan berezitasun ugari, besteak beste: “Borondatezko Entrega” (1332), hau da, Lautadako lurren integrazioa Gaztelako gobernuaren erregimen orokorrean; Arabako Anaiartearen sorrera, instituzio komunen prozesu fundatzailea (1458); eta Diputatu Nagusiaren finkatzea Arabako erregearen ohiko ordezkari bezala, 1534ko erreformaren ostean; edo, orain dela gutxiago, 1878tik etengabean Kontzertu Ekonomikoa Estatu Zentralarekin mantendu izana.

Ez dugu gure auzokoekin talka egin nahi, ezta foralismo edo arabartasunaz soilik mintzatzea, baizik eta gure Probintziaren iragan osoa eta gure autogobernurako instituzioen jatorria eta eboluzioa ezagutu. Liburu honek, tonu akademiko batean, sentimendu arabarra aldarrikatu nahi du, azken hamarkadetan gure Probintzian hain gutxi hedatu den arren. Hau da, ezagutzatik sentimendura abiatuz, betiere gaizki-ulertuak eta manipulazio interesatuak ekidituz.

 

281 or.; 21 x 15 cm; Paper-azalez
Prezioa: 20 € Edizio inprimatua | ISBN 978-84-942480-8-5
DL 1971/2011

DescargaGratuita

GIPUZKOA ETA BEREGipuzkoa

ERAKUNDEEI BURUZKO

HISTORIA LABURRA

JOSE LUIS ORELLA MARTÍNEZ

 

Gipuzkoako historiak lurralde ederra deskribatzen du. Itsasoari lotuta, bere biztanleek mundua lehenengo aldiz inguratzeko bide sekretuak aurkitzeko, eta bere itsasontziekin eguzkia sartzen ez zen Inperio bateko urruneko lurrak deskubritzeko gai izan ziren. Nahiz eta txikia izan, lur aberatseko lurralde honetatik iniziatiba handiko gizonak atera dira. Aspalditik, uhar bortitzek burdindegiak hornitu izan dituzte, eta bertan, lurraren barnealdetik ateratako burdina lantzen zuten, mundu osora ailegatzen ziren arma eta ontzi-tresnak egiteko.

Liburu honek azaltzen duenez, lurralde honetako herritarrek oso harro zeuden bere jatorri eta leinuaz, eta inoiz ez zuten izaera unibertsal batekin bateratzeko asmorik izan. Kantauri itsasoko haizeaz baliatuta, bertako marinel eta soldatuak Suaren lurraldeko mugetara arte iritsi ziren eta bertako misiolariak mundu osoan zehar ezarri ziren. Baina gipuzkoarrek beti egin zieten aurre erronka guztiei, bere identitatearen sustraiei uko egin barik eta komunitate historiko komun baten parte direla ahaztu gabe.

Ortega eta Gasset esaten zuen moduan, gertakariak errealitatearekin korrespondentzian ezagutu eta ulertu behar dira, eta, hortik, Historiaren arrazoia atera. Horrela, Gipuzkoa iraganean izan zena ulertuz, etorkizunerako bidea eraiki ahal izatea espero dugu.

 

293 or.; 21 x 15 cm; Paper-azalez
Prezioa: 20 € edizio inprimatua | ISBN 978-84-942480-7-8
DL 2184/2011

DescargaGratuita

Raices

 

ASKATASUN SUSTRAIAK

ANTONIO MERINO SANTAMARÍA

ÁLVARO CHAPA

Prólogo de Mariano Rajoy

“Askatasun Sustraiak” ETAk hil zituen hogeita lau pertsonen historia da, egungo Euskadiko Alderdi Popularra osatu zuten zentro-eskuineko alderdi ezberdinetako kide zirenak.

Urte askotan zehar, terrorismo nazionalistaren jomuga izan ziren Zentro Demokratikoaren Batasuna, Aliantza Popularra, Koalizio Popularra-Foru Batasuna eta Alderdi Popularra. ETAk azpikeria handiz jazarri zituen, Euskadin zituzten aukerak suntsitzeko helburuz. Eta 80ko hamarkadan bere xedea lortzeko hurbil egon bazen ere, 90ko hamarkadan porrot egin zuen talde terroristak. Estrategia horren porrota da, hain zuzen ere, ETAren bukaeraren jatorri eta arrazoia.

Obra honek, euren bizitzak berreraiki behar izan zuten biktima eta beren familien egoeraren berri ematen digu. Euren sakrifizioari omenaldi bat da, euren memoria ezagutu dadin. Jatorri, lanbide eta aukera ideologiko ezberdinetako ETAk hil zituen ia bederatziehun biktimei eta beren familiei luzatzen zaien omenaldia.

Eurek guztiak eta euren sakrifizioa dira euskaldunen eta espainiar guztien benetako askatasun-sustraiak.

262 or.; 21 x 15 cm; Paper-azalez

Prezioa: 20 € Edizio Inprimatua| ISBN: 978-84-615-0648-4

DL 324/2011

DescargaGratuita

DescargaGratuitaFreeDownload

(EUS.pdf) (EUS.epub)

pactosytraiciones

pactos0

Hiru liburukitan argitaraturiko idazlan hau, Eusko Alderdi Jeltzaleak uztailaren 18an altxatutako militarrekin izandako negoziazioen inguruan momentura arte egindako ikerketarik zehatzena dugu. Negoziazio horiek, Euskal Gudarostearen Corpo Truppe Volontaireren (CVT) aurreko Santoñako errendizio ezagunarekin amaitu ziren.

Lan honek 962 dokumentu eskaintzen dizkigu, gehienak EAJ eta Francoren arteko negoziazioei buruzkoak. Dokumentu horiek Euskadiko (Eusko Alderdi Jeltzalearen Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia eta Eusko Jaurlaritzako Euskal Kultura Ondarearen Zentroa), zein Espainia osoko (Gomá Kardinalaren agiritegia, Archivo Diocesano de Toledoren barne aurkitzen dena; Archivo General Militar de Ávila y  de Segovia, Archivo Histórico Nacional eta Centro Documental de la Memoria Histórica de Salamanca; eta Madrileko Archivo General del Ministerio de Asuntos Exteriores) iturri artxibistikoetatik atera dira.

Horrez gain, autoreak italieratik lehenengo aldiz bere osotasunean itzulitako zenbait dokumentu aurkezten ditu, hurrengo iturrietatik ateratakoak: Archivio Storico - Diplomatico del Ministerio degli Affari Esteri, Ufficio Spagna eta Archivio Ufficio Storico dello Statu Maggiore dell `Esercito, OMS Oltremare Spagna; azken honetan, Italiako Estatu Nagusiaren agenteek eta buruzagi nazionalistek 1937ko apirila eta abuztuan gertaturiko Santoñako errendiziora bitartean izan zuten dokumentazio guztia aurkitzen da.


Prezioa: 100 € (Obra osoa, inprimatua) | ISBN: 978-84-613-4369-0

 

Pactos1

 

 

ITUNAK ETA TRAIZIOAK.

I. Lib. "Donostiatik Bilboko itunera"

CARLOS MARIA OLAZABAL ESTECHA

 

 

 

Afrikan matxinatutako militarrak altxatu eta gero, EAJ-PNVk alderdia piztu berri zen urakanaren erdian kokatuko duen jarrera hartuko du Gipuzkoan, uztailaren 18ko gauean. Hilabetetan zehar matxinadaren inguruan azpijokoan aritu ostean, elementu aktibo gisa edo, behintzat, elementu neutral gisa (bere alderdi katolikoko estatusa baliatuz), aliantza sortzen du Fronte Popularrarekin, Espainian Eliza jazartzen zuen koalizioa, Euskadi eta Espainian abismoa sortuz. Aldi berean, matxinatutako militarrek nazioarteko arazo propagandistiko eta erlijioso larria sortzen dien ustekabeko oposizio batekin egiten dute topo, eta aliatu bat galtzen dute. Egoera horren aurrean, nazionalek eta Elizak EAJ-PNV bandoz aldarazten saiatzen dira, edo behintzat, gatazkan parte ez hartzeko konbentzitzen. Helburu hori lortzeko, 1936ko uztailean negoziaketak hasten dira.


1936ko uztaila, abuztua eta irailean zehar, kontaktuak etengabeak dira. Donostia erresistentzia barik jausi ondoren, frontean ia agertu ez ziren nazionalistei esker, negoziaketek porrot egingo dute 36ko urrian Fronte Popularreko Gobernuak Euskal Estatutua indarrean jarri eta gero.


Baina Estatutuak ekarritako pozak Euzkadiko Gobernuko tropek 36ko abenduan Gasteizko erasoan izandako porrotarekin kontrastea egingo du, Villarrealko batailan (egungo Legutio, Araba). Tropa ugari baina ofizial gutxi eta elkartasun falta nabaria zuen armada baten porrota, defentsarik gabeko hiri irekia okupatzeko ezintasuna agerian jarri zuena. Egoera honek jokaleku ezberdin baten aurrean jartzen du EAJ-PNV: bake-tratua aparte egiteko saiakera, lortutakoa kontserbatuz eta bando bat aukeratu aurretiko bidegurutze beldurgarrira itzultzea bilatuz.
Horrela, 37ko negua iritsi baino lehen Jesuita askok (agian ez ustekabean) bitarteko anitzen bitartez burutuko diren negoziaketak suspertuko dituzte, Vatikano eta Monsinore Gomáren gidaritzapean. Joan-etorri ugarirekin garaturiko negoziaketa horiek (kontrako aldeko eremura ere), Vatikanoak Francori egindako eskaintza batekin bukatuko dira (nahiz eta Gernikako bonbardaketa gertatu). EAJ-PNVri Aita Santuaren izenean helaraziko dioten eskaintza, Bilbo eta nazionalisten errendizioa zehazteko, baina nazionalistek, sistematikoki ezeztatu dutena. Dokumentazio honek, ordea, kontrakoa egiaztatzen du.


Autore askoren arabera, bi aldeek eskainitako baldintzak bete zituzten, batez ere industriarekiko errespetuari eta errepresalia faltari dagokionez. Eskaintzak, besteak beste, Kontzertu Ekonomikoa mantentzea eta estatus politiko eta administratibo berezia, Araba eta Nafarroa bezala, barne hartzen zituen.

 

402 or.; 30,5 x 22,5 cm; Paper-azalez
Prezioa: 100 € (Obra osoa, inprimatua) | ISBN: 978-84-613-4370-6

 

 

DescargaGratuita

Pactos2

 

ITUNAK ETA TRAIZIOAK.

II. Lib. "Bilboko itunetik ÇSantoñako itunera"

CARLOS MARIA OLAZABAL ESTECHA

 

 

 

Bizkaiko fronteko borrokaz gain, 1937ko maiatza eta ekaineko hilabeteek sekretuan garaturiko bizitza paraleloa dute. Apirilean erasoa hasi ondoren, eta nazionalek lurraldea sistematikoki okupatzen duten bitartean, guztien arteko negoziaketak areagotzen joan ziren bitartekotza eta garaipen baten bila. Franco eta Aguirrek maiatzean mantenduriko negoziaketak porrot egingo duela dirudi, baina beti agertzen da solaskideren bat eta, azken momentura arte, dena da posible.


Paraleloan errendizio ituna bermatzeko bide berria irekiko da, Mussoniliren Gobernuak (Franco eta Vatikanoaren oniritziarekin) EAJ-PNVrekin zuzenean harremanetan jartzen denean, P. Onaindiaren bitartez, Aguirreren ordezkaria. Kontaktu eta negoziaketa hauek Santoñako Itunarekin bukatuko dira, momentua heltzen denean, lau hilabete geroago.


Negoziaketa hauen guztien hasierako emaitza Bilbo eta Nerbioiko ezkerraldearen errendizioa izango da, Francok eskaturiko baldintzekin; hau da, Bilbo eta itsasadarreko sare industrialaren hondamendia ekiditeaz. Batailoi nazionalisten errendizioa, zenbait autorek “Bilboko Ituna” deitu dutena, “Santoñako Itunaren” aitzindaria izango da.


Aita Onaindiak, italiarrekin mantendu zituen negoziaketak batu eta dokumentatu zituen 80ko hamarkadan argitaraturiko liburu batean, obra ia eskuraezina. Gaur egun arte, gertakari horien inguruan existitzen zen iturri bakarra zen.


1944ko ekainaren 4an, tropa amerikarrak Erroman sartu eta hiria okupatzen dute, beste gauzen artean, euren artxiboak bereganatuz, hierarka faxisten erantzukizuna frogatzeko xedez. Horri esker, Espainiako gerra zibilari buruzko dokumentazio italiarra garbitu gabe iritsi da gure egunetara.
Nahiz eta Espainian Italiako dokumentazio diplomatikoari buruzko ikerketak egin diren, inoiz ez zen “Santoñako Itunari” buruzko Italiako armadaren dokumentaziorik landu ez argitaratu. Orain da hori egiteko momentua.


Dokumentazio horrek, Mario Roattaren eskutik (Mancini), Italiako Informazio Zerbitzu Militarreko Buruzagia eta CTVren Espainiako misioaren bigarrena, iritsi diren dozenaka ohar, txosten eta dokumentu hartzen ditu barne. Roatta, EAJ-PNVko mandatari guztiekin negoziatu zuen gizona dugu, zeinak, dokumentu hauen bitartez, egunez egun, eta batzuetan ia orduz ordu, bere nagusiei negoziaketa ororen berri ematen dien.
Agiri historiko hauek, negoziaketen aurrean Jose Antonio Aguirrek hartu zuen konpromisoa eta Francok izandako jarrera, eta ustekabeko gertakariak bezala azaldu zaizkigun itunen amaiera argitzen dituzte.

453 or.; 30,5 x 22,5 cm; Paper-azalez
Prezioa: 100 € (Obra osoa) | ISBN: 978-84-613-4371-3

 

DescargaGratuita

Pactos3

 

ITUNAK ETA TRAIZIOAK.

III. Lib. "Amaiera"

CARLOS MARIA OLAZABAL ESTECHA

 

 

 

1937ko abuztuaren 24ko 24 orduak izan zen Ajuriaguerra eta CTVko Buruzagiaren artean batailoi nazionalista guztiak errenditu eta Corpo Truppe Volontariera pasatzeko ezarri zuten epemuga.


Negoziaketak solaskide berdinen artean hasi ziren ekainaren 25ean, Horacio Echevarrieta Jauregian, Punta Begoñan (Neguri, Getxo), Bizkaiko ofentsibaren gainbehera betean. Italiarrekin mantenduriko bileraren momenturako, EAJ-PNVko EBBak euren biziak babestuko zituen bahitu talde esanguratsua aukeratu zuen. Bahitu horiek guztiak Cabo Mayorrera (Santander) eramango dituzte, Aguirre Lehendakaria eta buruzagirik garrantzitsuenen bizileku zen txaletaren ondora.


1937ko abuztuaren 23an, eguerdian, Ajuriaguerra Biarritzetik Santanderrera abiatzen da, hegazkinez, “akordioa gauzatzeko”. Egun horretan bertan, EBB Aguirrerekin batzartzen da Cabo Mayorren eta 24ko goizean, “Negus” hegazkina aireratu eta ordu bat beranduago Biarritzen lurreratzen da, Aguirre, Monzón eta De la Torrerekin. Ajuriguerrak goizean Santander ebakuatzeko agindua emango du, eta bahituen biziak patuaren menpe geratuko dira, noragabean.


24an bertan, Laredon bildutako EBBk bere kideen irteera prestatzen du, afalosterako. Berriro ere, “Negus” hegazkina martxan jarri eta Ciaurriz EBBko Lehendakariarekin abiatuko da. Baina, amaiera heldu baino lehen, bidaia bat gehiago egingo du, hurrengo egunean hain zuzen ere, itunaz arduratu ziren Lejarcegui eta Ugarte Euzko Gudarostearen Mandatariak eramateko.


24tik 25erako gauean, Pujana eta Eguillor kapitainek EBBri Guriezoko Ituna helarazten diote, baina 24aren 24 orduetako epemuga iristen da eta oraindik inor ez da errenditu... eta bi hilabete aurrerago kontrataturiko itsasontziak ez dira iritsi. EAJ-PNVko burukide guztiak ez dira alde egiteko gai izango, dagoeneko bahitu nahikorik ez dutelako.


Italiarren dokumentazioak orduz-ordu gertakari hauen berri emango du. Horrez gain, informazio honi Franco eta Mussoliniren arteko komunikazioak, Ituna betetzeari buruzkoak, eta arduradun nazionalistek Itunaren zehaztapenak azaltzeko eginiko dokumentazioa (publikoki, Jose Antonio Aguirreren bitartez, edo ezkutuan, Lejarcegi eta Ugarte Mandatari nazionalistek EAJ-PNVko Euzkadi Buru Batzarrari bidalitako txosten sekretuen bitartez) gehituko zaizkio.


Isilarazitako errepublikako Santanderko buruzagien iritziak bere agintarien informazio eta erabakien kontrapuntua izango dira.


Obra hau, gerraren zurrunbiloan eta bere pentsatzeko eta jarduteko moduaren arteko kontraesan sakonean harrapatutako alderdiaren istorioa dugu. Bere buruzagien laguntzarekin sortutako tragediatik aldentzen saiatu ziren, euren borroka ez zela pentsatuz, espainolena baizik. Batzuei eta besteei traizioa izan zen, guztientzako ondorio larriekin.

465 or.; 30,5 x 22,5 cm; Paper-azalez
Prezioa: 100 € (Obra osoa, inprimatua) | ISBN: 978-84-613-4372-0


DescargaGratuita

Ciceron

ZIZERONEN ESKULIBURUA 

HAUTESKUNDEETARAKO

ARTURO IGNACIO ALDEKOA RUIZ

Leopoldo Barredaren hitzaurrea

Zizeronen lau Katilinarioak, hau da, Erromako herria eta senatuaren aurrean Katilinaren Konjurazioa geldiarazteko egindako hitzaldiak, bere oratoria indartsuaren erakusgarririk famatuenak dira eta argitaratu zirenetik (seguruenik, Zizeronek oratoriarako piezak idatzira egokitzeko ukitu batzuk eman eta gero) Demostenesen filipikoekin batera historia politiko unibertsaleko obra garrantzitsuenen artean daude.

Baina Marco Tulio ez zen izan idazki famatuak utzi zizkigun bakarra. Izan ere, bere anaia Kintok Marco Tulio berari bidalitako “Commentariolum Petitionis”, hau da, Kristo aurreko 63. urteko kontsulaturako hauteskundetarako idatzitako gomendio-gutuna, gure egunetaraino ere heldu da. Bertan, Kintok politikariek hautesleen arreta, konfiantza eta botoa irabazteko gomendio batzuk batzen ditu. Dibertigarria izan ez ezik, gidaliburu honek oso argi erakusten du humanitateak hainbeste denboran zehar zein gutxi aldatu den.

Zizeron anaiak irakurtzea (Bai Marco Tulio, bai Kinto) dibertigarria eta interesgarria da oso, eta gainera, giza natura hobeto ezagutzen laguntzen gaitu eta, ondorioz, gu geu hobeto ezagutzen. Hori baita, Delfoseko Apoloren Tenpluak adierazten zuenez, jakituriaren sekretua.

2. Edizio hirueleduna: Gaztelera, euskara, ingelesa

 

299 or.; 21 x 15 cm; Paper-azalez
Prezioa: 20€ Edizio inprimatua; | ISBN 978-84-613-3153-6
D.L. BI 909/2013

 

 

DescargaGratuita

Concejal

EUSKADIKO

ZINEGOTZIAREN

ESKULIBURUA

LAURA ARANA AGUIRRE

ÁNGEL ZURITA LAGUNA

Liburu honen xedea, Euskadiko zinegotziei beren lana garatu ahal izateko tresna erabilgarria eskaintzea da. Horregatik, era deskriptiboan idatzi da, orri-oineko oharrik gabe eta helburu praktiko batekin.

Euskadiko zinegotzien gidaliburu honek, Udaletxeen antolaketa eta funtzionamendua azaltzen du, Zinegotziek bere lana jakinaren gainean garatu ahal dezaten. Horregatik, beste herri-erakundeetan baino arreta handiagoa jartzen du Udaletxetan.

Euskal Autonomi Erkidegoari buruzkoa denez, liburu honek, Konstituzioaren Lehenengo Xedapen Gehigarria, Autonomi Estatutua, Kontzertu Ekonomikoa eta estatu zein autonomi erkidego mailako garapenerako legediaren ondorio diren berezitasunak deskribatzen ditu.

Gidaliburu hau 2014ko denbora tarteari buruzkoa denez, bereziki garrantzitsua da eta aparteko arreta jasotzen du argitaratu berri den Toki Administrazioaren arrazionalizazioari eta iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen erreformak.

290 or.; 21 x 15 cm; Paper-azalez
Prezioa: 30 € |ISBN 978-84-942480-0-9
Lege-gordailua: BI-1286-2013

DescargaGratuita

 

EUSKAL EKONOMIARENEconomia

ERRADIOGRAFIA 2012

CARLOS RODRÍGUEZ GONZÁLEZ

ANA MARÍA GONZÁLEZ FLORES

CATALINA GÁLVEZ GÁLVEZ

Azken hamarkadetako Europa, Espainia eta Euskadiko ekonomiaren momentu larrienetako batean, autoreek Euskadiko magnitude ekonomiko eta sozial nabarmenen ikuspegi panoramikoa eskaintzen diote irakurleari. Era erraz batean, ikuspuntu dibulgatzaile batetik eta publiko ez-espezializatu bati bideratuta, lan honek euskal ekonomiaren egitura osatzen duten (eta ekonomia horren menpe dagoen gizartea baldintzatzen duten) aldagai nabarmenen ikuspegi sakona erakusten du. Topikoetatik urrun, lan honek gure sendotasunak eta ahultasunak, berreskurapen ekonomikoari dagokionez, azaltzen dizkio irakurleari eta gure ongizate maila mantentzeko gainditu beharreko erronkak.

247 or.; 24 x 17 cm; Paper-azalez
Prezioa: 20 € | ISBN 978-84-942480-5-4
Lege Gordailua: BI-1233-2013

 

DescargaGratuita

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos