Tirso Olazabal Lardizabal Jaunaren artxiboa

 

Gipuzkoako XIX. mendeko historiografia, Irargi eta beste erakunde publiko batzuek ederki gorde eta katalogaturiko artxibo publiko eta pribatu anitzetan oinarritzen da. Hemeretzigarren mendeko Euskadiko mundu dokumentalean, familia artxiboek garrantzi izugarria dute, lurralde historikoaren egitura ekonomiko eta politikoa ondo azaltzen duten maiorazkoen dokumentuak gordetzen dituztelako. Era berean, artxibo pribatu batzuek garrantzi handiagoa hartzen dute, bere titularrek gerra karlistetan izandako gailentasunaren arabera; izan ere horiexek dira azken bi mendeetan zehar herrialdearen historia osatu duten gertakariak. Batez ere, fondo hauek XIX. mendearen azken gerra zibilaren aktore garrantzitsuekin elkarri bidalitako gutunak gorde ohi dituzte.

Horren adibide bikaina dugu Tirso Olazabalen artxiboa, Arbelaitzeko kondea (1842-1921), Karlos VII.a Jaunaren armadaren komandante jenerala eta karlismoaren egitura politikoan erregegaiaren esku eskuina izan zena. Bere zabalera kronologikoa eta tematikoa dela eta, Euskadiko historia finisekularraren arku interpretatiboa ixten duen azken dobela dugu Olazabal Lardizabal artxiboa.

FPEV, Tirso Olazabalen fondoak gutxi gora behera dituen 70.000 dokumentuetatik, 50.000 digitalizatu ditu.

Eduki aldetik, oso zabala da fondoa. Dokumentazio karlistari dagokionez, eskutitz kopuru itzela dago, Karlos VII.a Jauna eta bere emaztea Margarita Borbón Parmarekin, Cerralboko markesarekin, Orbe familiarekin eta hainbat aktore gehiagorekin, mugimendu karlistaren buruzagiak barne, elkarri bidalitakoak. Javier Olazabal Mendoza, Tirso Jaunaren ilobak, gutun horietako batzuk mekanografiatu eta enkoadernatu zituen hamalau liburukitan (bakoitza, 300 orrialdekoa). Liburuki horiek 1870 eta 1903 arteko garaia hartzen dute barne. Hauen artean, hamalaugarrena nabarmendu dugu, kontrabandista baten memorien berri ematen duelako. Testu memorialistiko honek, xehetasun osoz, Tirso Jaunak nola ezkutuko arma-salmenta eta lehorreratze batean armada karlistarako armak erosten dituen kontatzen du. Ale mekanografiatuarekin batera, testu originala ere kontserbatzen da, “Milagroso” arma-kontrabandorako itsasontziari buruzko dokumentazio zehatzarekin, Ondarroan egiten zituen porturatzeak eta gerrarako tresnen lehorreratzearen inguruan. Dokumentazioarekin batera, Badiola patroiari bizitzen tokatu zitzaion gertakarien inguruko hausnarketak aurki daitezke.

Liburuki hauez aparte, azpimarragarria da 1874ko gerraren inguruko dokumentazioa, armamentua, munizioak, osasungintza, anbulantziak, Irache edo Bougarde bezalako karitatezko elkarteak eta abarri buruzko datuak eskaintzen dituelako. Horrez gain, barne hartzen du Antonio Lizarza (Gipuzkoako komandante jenerala), Santa Cruz apaiza, Miguel Dorronsoro (Gipuzkoako dioputatu nagusia karlistadaren hasieran), Lassueneko kondea, Cerralboko marquesa, Megarreko kondea, infantak eta abarrekin izandako korrespondentzia.

Horietako eskutitz batzuk garrantzitsuak direla uste dugu. Besteak beste, 1869ko matxinatuak eta Madrileko dukearen idazkariarekin bidalitakoak, edo Viareggio, Teodoro Arana eta Prudencio Iturrinoren gutunak. Mugimendu integristari dagokionez, Ramón Zabala, Íbero aita eta hainbat pertsonaia gehiagorekin izandako korrespondentzia kontserbatzen da.

Karlismoari buruzko atalarekin batera, Olazabal fondoak Arbelaitzeko jaurerria eta bere ondasunen inguruko informazioa gordetzen du. Dokumentazio hau XVI. mendearen hasieratik figura juridikoa desagertu zen arte doa. Nabarmenak dira Arbelaitzeko jaurerriak garatzen zuen espainiar koroaren Europako probintzietarako Erregearen posta-zerbitzu funtzioari erreferentzia egiten dioten paper-sortak. 15.000 dokumentu inguru kontserbatzen dira, garaiko Gipuzkoako soziologia eta ekonomia ulertzeko beharrezkoak.

Azkenik, artxiboak, Gipuzkoako herriei buruzko XIX. mendearen bukaerako argazki bilduma aberatsa gordetzen du, eta Tirso Jaunaren familiaren argazki ugari, non Julio Urquijo, Tirso Jaunaren suhia ere agertzen den.

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos