Euskal zentro-eskuinaren biografiatik, historiara

Euskadiko zentro-eskuinak faltan du historia sistematiko eta global bat. Hori hobetzeko, euskal politikaren sektore honen pertsona nabarmenen 64 biografia bildu ditugu, foruzaletasunaren jatorria (XIX. mendeko 30. Hamarkadan) eta Franco hil osteko Trantsizio politikoaren (1975an) arteko garaian bizi izan zirenak. Gure ustez, figura hauek aukeratzea etorkizunean Euskadiko zentro-eskuinaren historia osatzeko lehen pausoa da. Horrela, sektore honen presentzia ikusarazi nahi dugu; izan ere, gure historiaren azkenengo etapan zehar (2014an bukaturiko Juan Carlos I.ren garaia, alegia), gizarteak eta bere eragin handieneko elementuek kultura eta unibertsitatean sektore hau gutxietsi egin dute.

Azkenaldian (hau da, trantsizio delakoan, Franco hil eta gero 1978ko azaroaren 20an Juan Carlos I. tronua hartu zuenetik bere semea, Felipe VI.a, 2014ko ekainaren 19an errege bihurtu zen arte doana) bere ikerketa historikoan bereziki arretarik jaso ez duen sektore bat egon bada euskal politikan, hori, hain zuzen ere, zentro-eskuina da.

Gertakari hau guztiz justifikaezina izango litzateke baldintza normaletan. Ostera, gure kontestu historiko eta politikoan, ulergarria da oso gure herritar askorentzat, gizarte- eta kultura-maila guztietan. Beraz, analisian zehaztasuna exigitzeko ezta lehentasun-ordena bat existitzen dela aldarrikatzeko eta gertakari batzuk besteekin erlazionatu edo lotzeko asmorik gabe, Euskadiko zentro-eskuinaren bazterketa edo irainketa hori azal dezaketen bi arrazoi nagusiak planteatuko ditugu hemen.

ETAren terrorismoak, bereziki erregimen frankista ordezkatzen zuen orori bideratutakoa, euskal zentro-eskuinean aurkitu zuen bere erasoentzako itu ezin hobea. Frankismoaren zuzeneko oinordeko bezala aurkeztu zen Euskadiko zentro-eskuina. Nahiz eta, bere kideetako parte garrantzitsu batek frankismoarekin zerikusia izan, guztiz neurrigabekoa izan zen Franco hil ostean euskal zentro-eskuina eta frankismoa gauza berbera zirela aldarrikatzea. Horretarako, ez zen kontutan hartu erregimenaren barruan familia politiko ezberdinak zeudela, batzuetan euren artean ere lehian zeudenak (falangistak, tradizionalistak, monarkikoak, teknokratak). Baina, batez ere, alde batera utzi zen funtsezko gertakari bat: Gerra Zibila eta gerraostea ez zela soilik Espainia eta Euskadiren arteko borrokaren ondorio izan, baizik eta Euskadiren barne konflikto baten emaitza ere. Izan ere, Araba (Nafarroarekin batera) hasieratik irmoki bultzatu zuen Bigarren Errepublikaren aurkako estatu-kolpea, Bizkaiak eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoak, Errepublikarekin leial jarraitu zuten bitartean, nahiz eta barne liskar larriak izan, altxamenduaren ondoren geratu zen Errepublika Erregimenarekiko disidentziaren aurkako errepresioa eragin zutenak, kartzelaratze eta exekuzio moduan.

Euskadiko nazionalismoak zein sozialismoak –historian lehen euskal gobernua osatu zutenen oinordekoak, bederatzi hilabete eskas iraun zuen gobernua, 1936ko urritik, 1937ko ekainean Bilbo galdu zen arte– Franco hil eta gero klandestinitatetik atera eta hasieratik hartu zuten parte Trantsizioan, orduan sortutako instituzio demokratikoen agintea hartuz (Euskal Kontseilu Nagusia, Foru Aldundiak, Udalak). Bi indar politiko hauen interesa agerikoa izan da une horretatik gaur egunera arte: erregimen demokratiko berriaren ordezkari zentralak bilakatzea eta Euskadiko zentro-eskuina zentrutasun horretatik alde batera uztea, aurreko diktadura-erregimenean zehar onuradun nagusia izateagatik mendeku bezala.

Ildo horretan, garrantzitsua da azpimarratzea euskal sozialismoak (nahiz eta ETAren terrorismoaren erasoen helburu ere izan) ez duela inoiz bere aliantzak egiterako orduan dudarik izan, EAJ aukeratuz, eta ez PP. Euskadiko historian lehenengo gobernu sozialistan, zeinean Patxi Lópezek Basagoitiren Euskadiko PP-ko parlamentu-babesari esker eskuratu zuen lehendakaritza, froga egin zen. Baina baldintza honek ere ez zuen PSE EAJ-rekiko duen jite historikoaren inguruan hausnartzera bultzatu. Izan ere, euskal sozialismoarentzat erosoagoa da –eta bere oinarri eta zuzendaritzarentzako onargarriagoa– EAJ-ren menpeko erlazioa izatea, Euskadiko PP-ren laguntzarekin protagonista bilakatzea baino.

Faktore hauen ondorioz, eguneroko bizitzan, gizartean orokorrean, eta noski, kultura eta hezkuntzan, sartzen diren sinergiak garatzen dira. Zentzu horretan, unibertsitate esparrua ez da egoera honetatik kanpo geratu. Aitzitik, sektore nazionalisten, zein ezkertiarren (orokorrean) eta sozialisten (partikularrean) ahalegin intelektualen batasuna, nekez gerta daitezkeen beste sektore politiko-kulturalen edozein adierazpenen gainetik nagusitu da. Horregatik, lehentasun askoz handiagoa izan dute euskal nazionalismoen edo euskal ezkerraren ikasketek, euskal zentro-eskuinera bideratu ahal izan diren saiakera eskasak baino. Gure egunetan eskuragarri dugun euskal nazionalismo eta sozialismoaren historiari buruzko bibliografia zabalean sartu barik, nahikoa da hurrengo adibidea euskal unibertsitateko sail ezberdinetan zentro-eskuinak pairatzen duen bazterketa ulertzeko: Euskadiko historia laburbildua aurkezten duen liburu batek, “Historia del País Vasco y Navarra en el siglo XX”, unibertsitate-ikerketa fidagarrienetan oinarrituta eta  Santiago de Pablo eta José Luis de la Granjak koordinatuakoa (Madril, Biblioteca Nueva, 2002), eta dagoeneko bere bigarren ediziotik doana, ikerketa espezifikoak dauzka Euskadiko sektore politiko guztien inguruan, sektore karlista barne, baina harrigarria den arren ez eskuin liberalari buruzkoak (nahiz eta XX. mendeko 20. eta 30. hamarkadetan sektore horrek autoritarismora eboluzionatu izana, ondorengo gertakari politiko gehienak ulertzeko ezinbestekoa den). Eta inondik ere uste dugu autoreek sektore hori kanpoan uzteko asmoa izan dutenik. Askoz errazagoa da pentsatzea, eta seguruenik zuzenagoa ere, esparru horretan ez zutela gainontzekoen maila bereko azterketa-egoerarik edo aditurik aurkitu.

 

 

Pedro Jose Chacón Delgado.

 

Introducción Teórica y Metodológica

 

 

1   CONDE DE VILLAFUERTES1.     CONDE DE VILLAFUERTES

2   BLAS LOPEZ2.     BLAS DOMINGO LÓPEZ

3   LOIZAGA3.     CASIMIRO LOIZAGA

4   OTAZU4.     FAUSTO OTAZU

5   ORTES DE VELASCO5.     IÑIGO ORTÉS DE VELASCO

6   URIOSTE6.     MANUEL URIOSTE

7   GRAL. ALAVA7.     GENERAL ÁLAVA

8   UHAGON8.     PEDRO PASCUAL UHAGÓN

9   VERASTEGUI9.     VALENTÍN DE VERASTEGUI

10   NOVIA DE SALCEDO10.  PEDRO NOVIA DE SALCEDO

11   BARROETA ALDAMAR11.  JOAQUÍN BARROETA-ALDAMAR

12   GAMINDE12.  VÍCTOR LUIS GAMINDE

13   ALTUNA13.  ASCENSIO IGNACIO ALTUNA

14   HORMAECHE14.  FRANCISCO HORMAECHE

15   OLANO15.  VALENTÍN OLANO

16   FEDERICO VICTORIA DE LECEA16.  FEDERICO VICTORIA DE LECEA

17   LUZURIAGA17.  CLAUDIO ANTÓN DE LUZURIAGA

18   PEDRO EGAÑA18.  PEDRO DE EGAÑA

19   LEMONAURIA19.  PEDRO LEMONAURIA

20   AGUIRRE MIRAMON20.  JOSÉ MANUEL AGUIRRE MIRAMÓN

21   DORRONSORO21.  MIGUEL DORRONSORO

22   LERSUNDI22.  FRANCISCO LERSUNDI

23   MORAZA23.  MATEO BENIGNO DE MORAZA

24   RAMON ORTIZ DE ZARATE24.  RAMÓN ORTIZ DE ZÁRATE

25   ANTONIO TRUEBA25.  ANTONIO DE TRUEBA

26   IPARRAGUIRRE26.  JOSÉ MARÍA IPARRAGUIRRE

27   SORALUCE27.  NICOLÁS DE SORALUCE

28   VILDOSOLA28.  ANTONIO JUAN DE VILDÓSOLA

29   GORTAZAR29.  MANUEL DE GORTÁZAR

30   SAGARMINAGA30.  FIDEL DE SAGARMÍNAGA

31   DUQUE DE MANDAS31.  DUQUE DE MANDAS

32   VICENTE MANTEROLA32.  VICENTE MANTEROLA

33   CANUTO IGNACIO MUÑOZ33.  CANUTO IGNACIO MUÑOZ

34   EDUARDO VICTORIA DE LECEA34.  EDUARDO VICTORIA DE LECEA

35   CAMILO VILLABASO35.  CAMILO VILLABASO

36   ARTIÑANO36.  ARÍSTIDES DE ARTIÑANO

37   ALZOLA37.  PABLO ALZOLA

38   TIRSO DE OLAZABAL38.  TIRSO DE OLAZABAL

39   LIZANA39.  JOSÉ MARÍA DE LIZANA

40   LABAYRU40.  ESTANISLAO JAIME DE LABAYRU

41   CHAVARRI41.  VÍCTOR CHÁVARRI

42   ARZAC42.  ANTONIO ARZAC

43   LUIS SALAZAR43.  LUIS DE SALAZAR

44   JUAN OLAZABAL44.  JUAN DE OLAZABAL

45   CARMELO ECHEGARAY45.  CARMELO ECHEGARAY

46   ADOLFO GABRIEL URQUIJO46.  ADOLFO URQUIJO

47   JOSE MARIA URQUIJO47.  JOSÉ MARÍA URQUIJO

48   BALPARDA48.  GREGORIO BALPARDA

49   FERNANDO YBARRA49.  FERNANDO YBARRA

50   PEDRO EGUILLOR50.  PEDRO EGUILLOR

51   RAMON DE BASTERRA51.  RAMÓN DE BASTERRA

52   QUADRA SALCEDO52.  FERNANDO DE LA QUADRA SALCEDO

53   GONZALEZ DE CAREAGA53.  ADOLFO GONZÁLEZ DE CAREAGA

54   JULIO URQUIJO54.  JULIO URQUIJO

55   GABRIEL YBARRA55.  GABRIEL YBARRA

56   BONIFACIO ECHEGARAY56.  BONIFACIO ECHEGARAY

57   JULIAN ELORZA57.  JULIAN ELORZA

58   ESTEBAN BILBAO58.  ESTEBAN BILBAO

59   ZACARIAS VIZCARRA59.  ZACARÍAS VIZCARRA

60   LEQUERICA60.  JOSÉ FÉLIX DE LEQUERICA

61   ZUAZAGOITIA61.  JOAQUÍN ZUAZAGOITIA

62   AREILZA62.  JOSÉ MARÍA AREILZA

63   JAVIER YBARRA63.  JAVIER YBARRA Y BERGÉ

64   AZAOLA64.  JOSÉ MIGUEL DE AZAOLA

Babesleak

Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularra, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin ari da elkarlanean eta laguntza jasotzen du instituzio hauetatik.

El Futuro del concierto económico

El Futuro del concierto económico

Jose Carlos Cano Montejano

Historia de Navarra

Historia de Navarra

Jaime del Burgo

Cánovas y los conciertos económicos

Cánovas y los conciertos económicos

Jaime Ignacio del Burgo

El crepúsculo de Dios

El crepúsculo de Dios

Luis Haranburu Antuna

La epopeya de la foralidad Vasco Navarra

La epopeya de la foralidad Vasco Navarra

Jaime Ignacio Ddel Burgo

La epopeya de la foralidad Vasco Navarra

La epopeya de la foralidad Vasco Navarra

Jaime Ignacio Ddel Burgo

Nobleza con Libertad

Nobleza con Libertad

Pedro José Chacón Delgado

Negociaciones del PNV con Franco durante la guerra civil

Negociaciones del PNV con Franco durante la guerra civil

Carlos Olazabal Estecha

Manual del concejal en el País Vasco - 2014

Manual del concejal en el País Vasco - 2014

Laura Arana Aguire

Ángel Zurita Laguna

El manual electoral de Ciceron

El manual electoral de Ciceron

Arturo Aldecoa

Prologo de Leopoldo Barreda

Raices de Libertad

Raices de Libertad

Antonio Menino Santamaría

Alvaro Chapa

Breve historia de Alava y sus instituciones

Breve historia de Alava y sus instituciones

Eduardo Inclán Gil

Breve historia de Guipuzcoa y sus instituciones

Breve historia de Guipuzcoa y sus instituciones

José Luis Orella Martínez

Breve historia de Vizcaya y sus instituciones

Breve historia de Vizcaya y sus instituciones

Ascensión Pastor Porres

Beatriz Salaberri Aguilar

Radiografía de la economía Vasca 2012

Radiografía de la economía Vasca 2012

Carlos Rodríguez González

Ana María González Flores

Catalaina Gálvez Gálvez

Orígenes, ideología y Evolución del PNV

Orígenes, ideología y Evolución del PNV

El Nacionalismo Vasco

Joseba Arregui Aranburu

Pactos y Traiciones

Pactos y Traiciones

Los Archivos de la guerra en Euskadi

Vol I.

De San Sebastián al pacto de Bilbao

Carlos Olazabal Estecha

Pactos y Traiciones

Pactos y Traiciones

Los Archivos de la guerra en Euskadi

Vol II.

Del pacto de Bilbao al pacto de Santoña

Carlos Olazabal Estecha

Pactos y Traiciones

Pactos y Traiciones

Los Archivos de la guerra en Euskadi

Vol III.

El Fin

Carlos Olazabal Estecha

PP | PP VASCO |

Copyright © 2016. Todos los derechos reservados.Fundación Popular de Estudios Vascos